Osasun-pasaportea prestatu du Bruselak turismoa berraktibatzeko

  • Bruselak udara honetan turismoa berraktibatu eta bidaiak errazteko osasun-pasaportea prestatu du. Proposamena onartzear dago oraindik eta alde zein kontra azaldu dira Europar Batasuneko zenbait herrialde.


2021eko martxoaren 18an - 10:53

Udara honetan turismo kanpaina berraktibatzeko asmotan prestatu du Bruselak Ziurtagiri Berde digitala deiturikoa, Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea erraztuko duen ziurtagiria. Txertaketa-bidezko immunitatea ziurtatzeaz gain, PCR test negatiboa edo antigorputzak izatea ere kontuan hartuko ditu.

Agiria doakoa izango da eta digitalki zein paperean emango da, bi kasuetan QR-kode bat izango du irakurgailu batekin EBko edozein herrialdeetan baliozkotasuna egiaztatu dezaten. Bruselak Sendagaien Europako Agentziak onartutako txertoak hartuko ditu kontuan -Pfizer, Moderna, AstraZeneca eta Janssen- baina estatu bakoitzak beste txerto batzuk onartzeko aukera ere egongo da.

Ursula Von der Leyenek asteartean aurkeztu zuen agiriaren proposamena: "Estatu kideei mugitzeko askatasuna modu seguru, arduratsu eta fidagarrian berrezartzen lagundu nahi diegu". Batzordeko arduradunen esanetan, agiriak ez du diskriminaziorik eragingo bidaiari eta turisten artean txertatzea ez delako beharrezkoa izango eta PCR testa egitea nahiko izango delako. "Gure helburu nagusia erabiltzen erraza den tresna bat eskaintzea da, ez-diskriminatzailea eta segurua, datuen babesa erabat errespetatzen duena", adierazi du Vera Jourová Baloreen eta Gardentasunaren presidenteordeak.

Hala ere, EBko kide diren estatuen eta Europako Parlamentuaren oniritzia jaso beharko du proposamenak. Bruselaren asmoa ekainerako ziurtagiria prest egotea da.

Iritzi kontrajarriak

Espainia, Grezia eta Austriaren kasuan erabakia txalotu dute, ekonomia eta turismoa berraktibatzeko funtsezkoa dela adierazi baitute. Baina proposamenak zalantzak ere sortu ditu zenbait herrialdeetan, esaterako, Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Herbeheretan. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak "arriskutsutzat" jo du turismoa berraktibatzea eta Espainiako Osasun Publikoko Elkarteak ere itxoiteko eskatu du.

Bestetik, Andre Ammon Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroko zuzendariak errefusatu egin du proposamena txertorik hartu ez duten pertsonak diskriminatzeagatik eta immunizatuek birusa transmititzeko moduari buruzko ebidentzia zientifikorik ez izateagatik. ECDCko zuzendariak, hala ere, PCR testa eta gaixotasuna gainditu izana kontuan hartzea positibotzat jo du, baina ez Schengen eremutik bidaiatu ahal izateko "tiket libre" gisa erabiltzea, eta zalantzan jartzen du, halaber, osasun-pasaporteak koronabirusarekin infektatutako pertsonen jarraipenean lagundu dezakeen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude