Osasun langileak gara, ez itzultzaileak

  • Berriki Osakidetzako zenbait langileri txosten kliniko batzuen eta beren terminologiaren itzulpena egiteko eskatu zaigu, euskaraz idazten dugun langileen zerrendarekin eta pazienteen datu pertsonalez josiriko txosten klinikoekin batera . Langileok euskaraz lan egiteko eta ez dakitenek idatzitakoa ulertu ahal izateko asmoz plazaratu da.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itzultzaile automatikoaren proiektuak urteak daramatza martxan. Espero dugu bai iniziatiba horietan lanean ibili diren, bai proposamen berri hau luzatu duten, bai bertan parte hartzea onartu duten horiek haien borondate onenarekin jardutea. Hala ere, egoeraren analisi egokirik gabe lan antzua egiteak, edota norbere interesaren aurkako lana egiteak osasungintza eta euskalgintza antzu eta kaltegarri batera garamatza. Ia Osakidetza bezain zaharra den euskalgintza antzua.

Ausazkoa omen den iniziatiba, Oosakidetzaren esparru osora zabaldua, zenbait langile euskara hutsean lanean hasi eta hilabete eskasetara. Pazienteei txosten klinikoak euskaraz ematen hasi eta berehala euskara ez dakiten horiei ikasteko beharra kendu nahi diegu. Hortaz, euskararen beharra kentzea Osakidetzaren proiektu estrategikoa dugu egun.

Orain gutxi Getaria, Zumaia eta Aizarnazabalen euskaraz ez dakiten langileak kontratatu dituzte. Zertarako balioko ote digu itzultzaileak, herritarrengandik hurbilen eta sarrien dagoen langileak espainolez artatuko baditu paziente euskaldunak?

Dakigunez, euskara guztiz isolatua dago osasungintzako egunerokotasunean. Ahozkotasunera, hautu pertsonalera, eta langileen kontratazio prekariora mugatua. Esparru hegemonikoak guztiz arrotz ditugu: idatzizko tasuna, barne komunikazioa, barne formazioa, barne funtzionamendua, zerbitzuburuen hautaketa, oposaketetan marjinatua (berezko funtzionamendu ustela gehituta, bere garrantzia hutsaren hurrengoa da), etab.

Orain gutxi Getaria, Zumaia eta Aizarnazabalen euskaraz ez dakiten langileak kontratatu dituzte. Zertarako balioko ote digu itzultzaileak, herritarrengandik hurbilen eta sarrien dagoen langileak espainolez artatuko baditu paziente euskaldunak?

Iniziatiba honek, funtsean, euskaltzale otzanak, sagardotegiko eta mendiko euskaltzaleak, baina lan esparruko losintxariak lasaitzeko baino ez du balio. Euskaltzale “tradizionalak”, esku bat euskaltzaletasun indibiduala goraipatzeko dauka eta bestea administrazio espainiar eta frantsesei bostekoa emateko.  Egizue euskaraz lasai, gainerakoei emango baitizkiegu tresnak berau jakin gabe zuek idatzitakoa ulertzeko. Ur txikitako euskaltzaleak, arazoaren muinari eta sakontasunari heldu gabe norberaren azaleko kontzientzia garbitu nahi dutenak, esparru ofizial orotan euskara marjinala den bitartean.

Bada euskarazko osasun korpusa, graduetan zehar ikasia, nahiz eta graduak ere hein handi batean espainolez bukatu. Arazoa lan esparruan dago, non guztiz espainolez funtzionatzen den. Hizkera teknifikazio ikastaroek ez dute ezertarako balio gradua bera euskaldundu gabe edota lan egiteko esparruak landu gabe.

Konponbidea, hortaz, txostenak itzultzea baino latzagoa izan arren, begi bistan dugu epe luzera begirako dinamika: euskaraz lan egin, euskaraz formatu, MIR azterketaren egituraketa aldatu, kontratazioan euskara baldintza bihurtu gehigarri beharrean (espainola eta frantsesaren gisan), eta osasun egituretan euskara hegemonizatzea, bai administratiboki eta bai pertsonal aldetik. Orobat, osasun arretan pazientea erdigunean jartzea, euskaldunak albo batera utzi gabe, euskaldunen osasuna kaltetu gabe.

Osasun langile euskaldunak gara, ez itzultzaileak. Ez gaude atzerrian, utzi diezagutela gure herriko, euskal herriko pazienteei arretarik onena (euskarazko arreta) ematen.

Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimenduko kidea.
Osakidetzako langilea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Eguneraketa berriak daude