Osasun datuak Microsoften esku uzten dituen aplikazioaren kontrako salaketa jarri dute

  • Health Data Hub izena du plataformak eta bertan biltzen dira printzipioz mediku sekretuak babestu beharko lituzken datuak. Hamabost bat eragilek jarri dute salaketa Frantziako Estatu Kontseiluan. Berehalako auzia eginen dute ekainaren 11n.


2020ko ekainaren 09an - 11:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beste behin ere, norberaren bizi pribatuaren errespetua mehatxaturik denaren froga dugu Health Data Hub aplikazioa. Larrialdi sanitario egoera izanki, tarrapatan pasa zuen neurria Frantziako Gobernuak, inolako eztabaidarik burutu gabe. Alta, aldaketa handia dakar aplikazioak, berez mediku sekretuak gorderik atxikitzen dituen hainbat datu –ofizialki, koronabirusari buruzkoak– Microsoft entitate amerikar pribatuaren esku uzten dituelako.

Hori horrela, Frantziako Estatu Kontseilura jo dute hamabost bat eragilek –norbanakoek zein egiturek– eta afera aztertuko dute ekainaren 11an. Tartean dira adibidez Programa Askearen Kontseilu Nazionala deitu egitura eta osasun arloko langileak batzen dituzten hainbat sindikatu zein kolektibo. Bizi pribatuaren oinarrizko askatasuna zangopilaturik dela erranik, berehalako bide judizial hau ireki ahal izan dute.

Publikotik pribatura

Plataforma horri bidea irekitzen zion legea iazko uztailaren 29an aurkeztu zuten Frantziako Parlamentuan. Orain arte SNDS deitu egitura publikoak ditu osasunari buruzko datuak biltzen. Health data Hub plataforma haatik entitate pribatu boteretsu baten esku litzateke: Microsoft.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2024-09-13 | Kanaldude
Teknologia berrien erabilpena indar polizialengandik
MULTIMEDIA - solasaldia

Ahoztar Zelaieta idazleak Arberatze-Zilhekoan 2024ko EHZ festibalean emandako hitzaldia da honakoa, indar polizialek teknologia berriak nola erabiltzen dituzten azaldu zuen bertan.


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


50 kamera gehiago ezarriko dituzte Bilboko tranbian "segurtasuna" argudiatuta

Bilboko geltoki guztietan kamerak ezarriko dituela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Gaur egun ezarrita dauden tokietan ez ezik, beste hamalau geltokitan jarriko dituzte.


2023-06-08 | Gedar
Telefono-seinaleen bidez pertsonen mugimenduak detektatzeko sistema bat jarriko du martxan Gasteizko Udalak

Turismo Inteligentziarako Sistema delakoaren bidez, Gasteizko zenbait tokitan sentsoreak jarriko dituzte. Pertsonen gailu mugikorren seinalea atzemanda, "portaera eta errepikapen-ereduak detektatu" nahi dituzte.


2023-04-27 | Gedar
Aurpegien errekonozimendurako kamerak jarri dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Liburutegiaren sarreran jarri dituzte kamerak, Smart Talent Source SL enpresaren ikerketa bati lotuta. "Horrelako neurrien normalizazioaren bitartez, kontrol geroz eta zuzenagoa ezarri ahal izateko aurrekari arriskutsua dira kamera horiek", salatu du UIBk.


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


2023-01-10 | Hala Bedi
17 kamera jarriko dituzte Gasteizko erdigunean, adimen artifizialekoak

Kontrol sozialerako teknologiek presentzia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideozaintzarako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta "delituak denbora errealean... [+]


Teknologia
Haur ziborgak

Ziborg hitza sortu zen izaki bizidun hobetu bat deskribatzeko. Gorputz organikoa eta teknologia elkartzean, gorputzaren prestakuntzak hobetuta dituen izaki biziduna litzateke ziborga.


Eguneraketa berriak daude