X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

  • X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


2023ko irailaren 06an - 06:40

X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko dituela iragarri du. Informazio biometrikoak pertsonen ezaugarri fisikoak jasotzen ditu, aurpegi-patroiak, hatz-markak edo irisarenak, adibidez. Sare sozialaren ingelesezko bertsioan irakur daitezke berritasunak.

X-k azaldu du datu horiek plataformaren "segurtasuna hobetzeko" erabiliko dituela. Plataforma ordaintzen duten erabiltzaileek, hau da, XPremium harpidetza egiten dutenek, aurpegi-ezagutza erabili ahal izango dute saioa hasten duten bakoitzean. "Horrek erraztu egingo dio X-i identitatea ordezkatzeko saiakerei aurre egiten".

Irailaren 29an sartuko da indarrean eguneraketa, eta haren inguruko zalantzak sortu ditu, pribatutasun politikan ez baitu zehazten zein datu biometriko erabiliko dituen. Hala ere, XPremium erabiltzen dutenen informazio biometrikoa baino ez duela jasoko aurreratu du CBS enpresak.

Berrikuntza gehiago ere eskaini nahi ditu plataformak. Elon Musk-ek aurreratu duenez, laster bideodeiak ere egin ahal izango dira bertan, eta hortik ere jaso ahal izango du informazio biometrikoa X-k. Datu horiez gain, lan eta ikasketa datuak ere bilduko ditu.

Meta-n ere, ordainpeko harpidetza

X-k ez ezik, Metak ere eskainiko du ordainpeko harpidetza, The New York Times-ek zabaldu duenez. Facebook, Instagram eta Whatsapp-en jabea da Meta. Ordaintzen duten erabiltzaileek Facebooken eta Instagramen ez dute publizitaterik jasoko, eta multinazionalak ez ditu haien datu pertsonalak bilduko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Twitter
2023-07-09 | Diana Franco
Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


2023-07-05 | Sustatu
Erabilpen mugatuko Twitter, Muskek eskaini digun azkena

Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Twitterrek prentsaren galderei ? emojiarekin erantzuten die automatikoki

2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]


2022-11-25 | Hala Bedi
Dabid Martinez (Mastodon.eus)
"Erabiltzaile bat sortzera gonbidatuko nituzke entzule guztiak"

Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop.


Eguneraketa berriak daude