“Osakidetzan lan egiten duzunean, zaila da ez jakitea EPEak erabateko iruzurra direla”

  • Osakidetzako oposizioetan iruzurra egiten dela hain gauza jakina bazen, zergatik ez du orain arte inork salatu? “Beldurragatik, eta jendeak gaur egun moral bikoitza duelako”. Hala erantzun dio galderari Manoel Martinez anestesistak, irregulartasunak salatu dituenetako batek, Hala Bedin egin dioten elkarrizketan.


2018ko uztailaren 11n - 15:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Osakidetzan lan egiten duzunean, zaila da ez jakitea espezialisten EPEak erabateko iruzurra direla. Beti izan da horrela”, dio Martinezek. “Merituren bat duen jendeari filtratzen zaizkio azterketak, eta meritu hori izan daiteke jatorria, lana edo esperientzia”.

Salaketa egin duen arren, anestesistak ez du lana galtzeko beldurrik, “sektore honetan ia-ia ez dagoelako langabeziarik”. Lanean “gauzak aldatu egin direla antzematen dugu, baina zuzenean ez dugu presiorik jaso”, dio.

“Ez da gaitasun azterketa bat”

Martinezek propio egin zuen gaizki oposizioetako azterketa. Iruzurra zela jakinda, testean C erantzuna hautatu zuen galdera guztietan eta atal praktikoa zuri utzi zuen. Hala ere, “azterketa gainditu ez duten gainerakoak profesional onak dira. Hau ez da gaitasun azterketa bat, hautaketa azterketa bat da”.


Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.