Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

  • Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko otsailaren 3an - 07:30
Azken eguneraketa: 10:54
Gasteizko manifestazio amaierako irudia. Hala Bedi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzako gobernu berriaren aldiko lehen protesta egun jendetsua izan da Osakidetzaren aferan. Osasungintza Publikoa Aurrera herri plataformek deituta, milaka herritarrek hartu dituzte kaleak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Sindikatu eta herri eragile ugari batu dira protestara, baita alderdi politikoak ere, EH Bildu, Sumar eta Podemos.

Osasun Sailari mezu argi bat eman nahi izan diote milaka herritarrek: "Ez dute balio promesek; egiturazko arazoek benetako konponbideak behar dituzte". Eredua aldatzeko eskatu diote, prebentzioan oinarritzeko, eta ez espezializazioan. Hala, lehen arreta lehenestea exijitu diote Osasun Sailari. Besteak beste, Durangaldea eta Aiaraldea eskualdeetako kolektiboek gogorarazi dute medikurik ez daukatela sarri haien osasun-etxeetan.

Osakidetzan egiturazko arazoak daudela nabarmendu dute manifestariek, eta esaterako Donostian, Berria egunkariak jaso duenez, oroitarazi dute Jaurlaritzaren aurreko gobernuak ez zuela hasieran arazorik zegoela aitortzen, eta gero, aldiz, baietz. Baina orain esaten dutela "dena konpontze bidean" dela. "Gu herritarren ondoan gaude, eta badakigu hori gezurra dela", adierazi dute. Hargatik, promesa gutxiago eta ekintza gehiago exijitu dituzte.


Osakidetza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.