Osakidetzako oposizioetan iruzurraren "begi-bistako susmoak" daudela dio barne txosten batek

  • Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako iruzurrari buruzko txostena aurkeztuko du asteazken honetan Jon Darpon Osasun sailburuak EAEko Legebiltzarrean. Darponek iruzurraren “frogarik ez dagoela” esaten jarraitzen du, baina zenbait pertsonari azterketak aurrez pasa zitzaizkiela pentsatzeko geroz eta datu gehiago dago.


2018ko urriaren 10an - 10:32
Jon Darpon (eskuinean) Jaurlaritzako Osasun sailburua, Josu Erkoreka gobernuko bozeramailearekin batera (argazkia: Irekia).

Iker Riojak ElDiario.es-en argitaratu ditu Osakidetzak egindako barne-txostenaren zenbait xehetasun. Txostena osatzeko elkarrizketatu dituzten zenbait pertsonak uste dute “begi-bistakoak” direla azterketen filtrazioak eta beste batzuek berriz, “honek horrela funtzionatzen du” bezalako adierazpenak egin dituzte.

Irailaren 21eko data dauka Darponek Legebiltzarrean aurkeztuko duen txostenak eta, besteak beste, auzia argitara atera zuten anestesisten testigantzak jasotzen ditu, baita Euskadiko Sendagileen Sindikatuarena ere.

Filtrazio-salaketak ere jaso ditu txostenak, bai tribunaletako kideenak –Kardiologia eta Angiologiakoak– baita oposizioetara aurkeztu ziren pertsonenak ere, adibidez, Kirurgia Orokorreko plaza bat lortzeko aurkeztu ziren bost lagunena. Oviedoko Unibertsitateari oposizioen emaitzen azterketa egiteko eskatu ondoren, Osakidetzak berak onartzen du emaitzak estatistikoki “ezohikoak” direla alor horretako azterketetan.

“Nahiko zantzu badago ulertzeko lehen ariketan izandako emaitzak ez direla gainditu duten oposiziogileen kualifikazio edo prestakuntza hobearen ondorio”, dio Angiologiako azterketari buruzko ikerketan.

Antzeko iruzur-zantzuak, trataera desberdina

Baina azterketa ugaritan oso antzeko iruzur-zantzuak agertu diren arren, horien aurrean neurri desberdinak hartu dituzte: Kardiologia, Anestesia eta Angiologian adibidez, lan eskaintza osoa edo zati bat errepikatuko da. Urologia ere ikertu dute, baina ez da berriz azterketarik egingo. Eta beste eremu batzuetan, Neurokirurgian adibidez, ez dira balizko irregulartasunak ikertu ere egin.

Eusko Jaurlaritzak, gainera, berriz adierazi du inork ez duela onartu azterketarik filtratu izana, ezta lanpostua lortzeko aurretik etsaminen galderak jaso izana ere. Estatistikoki erabat ezohikoak diren emaitzak mahai gainean edukita ere, EAEko Gobernuak jarraitzen du esaten filtraziorik ez dela frogatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude