Asteleheneko greba deialdiak %60ko jarraipena izan duela adierazi du ELA sindikatuak, nahiz eta zentro batzuetako eremu batzuek %100eko jarraipena izan. Osakidetzak, bestalde, grebak %31ko jarraipena izan duela esan du, sindikatuak aitortutakoaren erdia.
Grebaren jarraipena “oso zabala” izan dela adierazi du sindikatuak, baina Osakidetzak datu oso ezberdinak plazaratu ditu. Haien esanetan, Araban %33ko jarraipena izan du deialdiak, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrenkeraz %34 eta %26koa izan den bitartean, %31ko batez bestekoa. Lan esparruaren arabera, langile medikuen artean %53ko jarraipena izan du lanuzteak, %15a erizainetan eta %23 gainontzeko esparruetan.
Osakidetza aurrean
ELAk Osakidetzarekin hainbat arazo izan dituela salatu du. Lehenik eta behin, Osakidetzak eginiko mugimenduak “pertsonala desmobilizatzeko” helburuarekin egin dituela salatu du. Horri gehituz, joan den ostiralean izandako bileran Osakidetzak udaleko planteamenduak bakarrik egin dituztela esan du sindikatuak. Horrez gain, Osakidetzak etengabe greba deialdia “oztopatzeko eta indargabetzeko ahaleginak” egin dituela salatu dute, eta ondoren jarraipenaren datuak manipulatzea egotzi diote EAEko osasun erakundeari.
Greba deialdiaz gain, Gasteizen manifestazio jendetsua egin zuten Osakidetzako langileek.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest daudela adierazi du Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]