Kardiologo baten lehen dimisioa “aukera berdintasuna arriskuan” ikusi duelako

  • Osakidetzako oposizioen  auziaren harira, Angel Loma-Osorio, Arabako Unibertsitate Ospitaleko kardiologoa izan da lehena dimisioa aurkezten, irregulartasunak antzeman dituelako, Hala Bedik jakinarazi duenez.


2018ko ekainaren 7an - 09:54
Osakidetzako oposizioak (Iturria: eitb.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kardiologiako epaimahaian zegoen Loma-Osorio eta “justizia eta aukera berdintasuna arriskuan jartzen dituzten ezaugarriak atzeman ditut” adierazi du.

Oraindik badu gauzak aldatzeko esperantza: bere salaketa eta gero, erakundeak mugimenduak egingo dituenaren konfiantza adierazi du. “Arabako Unibertsitate Ospitalean, horrelako gauzarik ez gertatzeko lana egin izan da”.

Bitartean, Jon Darpon Osasun Sailburuak, irregulartasunak adierazten dituzten frogak egon ezkero aurkezteko eskatu du.

Osakidetzako oposizioen iruzurren auzia pasa den astean irten zen plazara, azterketen noten artean desberdintasun handiak antzeman zituztelako. Inpugnazioa egin zuen lehen sindikatua LAB izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!