Hilketa matxista kasu baten aurrean gaudela berretsi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Astearte arratsaldean hasiera batean leherketa bat aipatzen bazen ere, Orioko Arrantzale kalean gizonezkoak bere bikote ohia eskopetaz hil eta ondoren bere buruaz beste egin duela ziurtatu dute. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak protokoloa aktibatu du eta mobilizazioa deitu du Orion 19:00etan.
Lourdes del Hoyo 47 urteko emakumea eta bi seme-alaben ama hil du gizonezko batek Orion, astearte arratsaldean. Tiroketa bat aipatu zen hasieran, baita eztanda bat ere. Berehala indarkeria matxista kasu bat zela jakin zen eta gizonak emakumea kanoiak ebakitako eskopeta batekin hil zuela, ondoren bere buruaz beste egiteko.
Hala baieztatu du asteazken goizean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Azaldu duenez, gizonak arma lizentzia zuen eta eskopeta berea zen. Aldez aurretik etxean "legez kanpo manipulatu" eta kanoiak ebaki zizkion armari.
Erkorekak azaldu duenez, jasotako testigantzen arabera emakumeak eta gizonak harremana izan zuten, baina momentu honetan ez zebiltzan elkarrekin. Asteartean, hilketa matxista izan zenean, Orioko Arrantzale kaleko parke batean zeuden, dirudienez aldez aurretik geldituta zeudelako.
Segurtasun sailburuaren arabera gizonak ez zuen aurrekaririk eta emakumeak ere ez zuen inolako eskaerarik eginda indarkeria matxistaren kontrako protokoloak aktibatzeko.
Hilketa matxista
Astearte iluntzean Iñigo Urkullu lehendakariak "balizko indarkeria matxista kasu baten" aurrean gaudela iradoki du. Orioko Udalbatza, bestalde, hilketaren aurrean eman beharreko erantzuna aztertzeko bildu da.
Euskal Herrian gertatzen den lehenengo hilketa matxistaren aurrean gaude. Pasa den urtean bost emakume hil zituzten indarkeria matxistaren ondorioz eta, Berriak egindako kontaketaren arabera, 2003tik 117 emakume eta 11 haur dira hildakoak.
Elkarretaratzea
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak protokoloa aktibatu eta elkarretaratzea deitu du Orion 19:00etan asteazkenean. Mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte.
Gipuzkoako Aldundiak, bere aldetik, isilunea egiteko deialdia zabaldu du, eguerdiko 12:00etan Foru Jauregiaren egoitzaren atarian.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.