Onkologikoa Osakidetzan txertatzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

  • Atzo, Eusko Legebiltzarraren gehiengoak onartu zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Onkologikoa Osasun Sistema Publikoan txertatzeko. EH Bilduko Rebeka  Uberak aurkeztu zuen mozioa eta haren arabera, “Kutxa Fundazioarekin hitz egiten hasi behar da eta pausoak eta datak zehaztu behar dira”.


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kutxa Fundazioaren Onkologikoa Donostian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EH Bilduren mozioak aldeko 36 boto izan zituen (EH Bildu eta PSE-EE), aurkakoak 35 (EAJ eta PP) eta bat zuria (UPD). Talde bakoitzak eskaeraren alde egiteko bere arrazoiak bazituen ere, biek uste dute indarrean dagoen hitzarmena ez dela nahikoa. Aurrekontuaren %85 administrazioak estaltzen duenez, Onkologikoaren jardunean esku hartzeko aukera izan, eta Osasun Sistema Publikoan txertatzea, bide normala litzatekeela uste dute.

Jon Darpón Osasun kontseilariak dio, epe luzerako hitzarmenaren aldeko direla, Onkologikoak egonkortasun ekonomikoa izan dezan eta zerbitzu eskaintza berma dezan. Eta ondokoa gaineratu zuen Legebiltzarreko atzoko jarduna entzun eta gero: “Gure asmoa ez da Onkologikoaren etorkizunaren aurrean begiak ixtea, ez dugu hori nahi. Alabaina, ez dugu ahaztu behar zentro hori Kutxarena dela”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude