Oñatiko institutuko mutil eta neskek gona jantzi dute, Mikelekin elkartasunez

  • Ikasgela bateko gazteek egindako gogoeta institutu guztira zabaldu eta azkenean ikastetxe guztiak egin du bat aldarrikapenarekin: gonaz jantzita agertu dira Oñatiko neska-mutilak, arropak ez duelako generorik. Goienak kontatu duenez, elkartasuna adierazi nahi izan diote 15 urteko Mikeli, gona janzteagatik eskolako psikologoan amaitu baitzuen.


2020ko azaroaren 10ean - 17:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mikelek Tik Tok sare sozialean egindako salaketak arrakasta handia izan du gazteen artean, eta asko dira gona janztera animatzen ari diren mutil eta neskak, Mikeli babesa adierazteko batetik, eta sexismoaren aurka eta berdintasunaren alde egin nahirik, bestetik. Aldarrikapen horiek modu kolektiboan gauzatu dituzte Oñatiko institutuan, Goienan ikusi dugunez.

Ekintza sinbolikoa da, egun arrunt batean gonaz jantzita agertzen den mutilak jasan ditzakeen erreakzioen isla errealagoa da Mikelek sufriturikoa, baina argi du berak: “Beldurra izatea normala da, denok dugu beldurra, baina beldur hori gainditzea da erronka”, norbera den bezala azaltzeko aske izatea lortu arte.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Generoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin