Gona eramateagatik eskolako psikologoan bukatu du Mikelek

  • 15 urteko mutil bilbotarrak aspaldiko desioa bete zuen urriaren 27an: eskolara gona jantzita joatera ausartu zen, baina ikaskideen irainak jasateaz gain, hirugarren ordurako ikastetxeko psikologora bidali zuen irakasleak. Psikologoak, ikasleari galdetu ostean bere burua mutil ala neskatzat ote duen, gona kentzera animatu zuen. Norbera den bezalakoa azaltzeko beldurrak albo batera uzteko eskatu du Mikelek.


2020ko azaroaren 9an - 08:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kode sexistetan oinarrituriko janzkeraren aurka, ikasle mutilek gona janzteari ekin zioten urrian Kanadako hainbat ikastetxetan. Mugimendu hori aprobetxatu zuen nerabe bilbotarrak, bere betiko nahia betetzeko. Ikaskideen begirada eta esamesak sufritu zituen lehenengo, eta matematikako ikasgaiaren erdian psikologora bidali zuten gainera. Psikologoak galdetu zion mutil ala neskatzat duen bere burua, eta gero esan zion ez al zuen hotzik, ez ote zuen hobe gona kentzea.

Gertaturikoa kontatu du Mikelek Tik Tok sare sozial famatuan, eta erantzun zaparrada itzela izan du. Gona jantzita daramatela, Mikeli babesa adierazi eta arropak ez duela generorik aldarrikatu du milaka lagunek.

“Hau ez da moda bat”

Arrakastak arrakasta, ez dela moda bat nabarmendu du gazteak, diren bezala azaltzeko askok duten beldur sentimenduaren isla baizik, gizarteak ez duelako onartzen arautik ateratzen dena. “Beldurra izatea normala da, denok dugu beldurra, baina beldur hori gainditzea da erronka”, dio Mikelek.

Gaiari lotuta:

Semeak soinekoak janzten ditu eta ongi iruditzen zait

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!