Olatukoop: "Sortzen diren beharrak estaltzen saiatuko gara interkooperazioaren bitartez"

  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresa sarea den Olatukoopek manifestua zabaldu du COVID-19aren aurrean. "Osasun-krisi honek lehen planora ekarri ditu hainbat gai: zaintzaren zentralitatea, indibidualismoaren ahultasuna komunitatearen indar eraldatzailearekiko, zerbitzu publikoen defentsa pribatizazioekiko...". Salatu duenez, "ekonomia eredu kapitalistak ez du balio bizitza bizigarriak izateko". Enpresetan dagoeneko hartu dituzten neurriak azaldu dituzte, eta etxetik lan egiteaz harago ere joan dira: "Bizitzak ekonomiaren aurretik jarri ditugu, eskuartean ditugun lan konpromisoak atzeratu daitezkeela asumituz". Sareko enpresek elkarri laguntzeko bideak aztertuko ditu: "Krisitik batera ateratzeko pausoak emanez".


2020ko martxoaren 15an - 13:12

Olatukoopek martxoaren 15ean zabaldutako manifestuan azaltzen duenez, "osasun-krisi honek lehen planora ekarri ditu hainbat gai; gure enpresa komunitarioan eta abian ditugun proiektuetan bereziki lantzen ditugun hainbat tarteko: zaintzaren zentralitatea, indibidualismoaren ahultasuna komunitatearen indar eraldatzailearekiko, pertsona/enpresa/erakundeen askotariko sareak jostearen garrantzia, erresilientzia kolektiboa, zerbitzu publikoen defentsa pribatizazioekiko, tokian tokiko dinamiken beharra, ardura kolektiboak, herrigintza eta udalgintzaren arteko zubiak sendotzeak dakarren onura...".

Salatu dutenez, "agerian ari da geratzen arlo askotan modu hegemonikoan indarrean dagoen ekonomia eredu kapitalistak ez duela balio bizitza bizigarriak izan eta mundu honetan modu jasangarrian jarraitzeko". Olatukoopek azpimarratu du "badagoela beste modu bat, eta praktikaren bidez ari gara hau posible dela ikusten".

Orain arte emandako pausoak

Olatukoopek eta hau osatzen duten enpresa komunitarioek dagoeneko eman dituzten pausoak zerrendatu dituzte: Olatukoopek eten ditu parte hartzen duen egitasmo presentzial guztiak. Enpresek etxetik lan egitea lehenetsi dute eta horretarako bideak ezarri dituzte, "lana eta zaintza uztartzeko helburuarekin". Azaldu dutenez, enpresak harago ere joan dira: "Lehentasunak kontutan hartuta, bizitzak ekonomiaren aurretik jarri ditugu, eskuartean ditugun lan konpromisoak atzeratu daitezkeela asumituz". Eta Olatukoop sareko enpresek elkarri laguntza eskaini diote.

"Datozen asteetan neurri gehiago"

Manifestuan azpimarratu du "egunez egun areagotzen ari den krisi baten aurrean" gaudela eta beraz, hurrengo egunetan sakonduko dutela elkarlaguntzan. Baita ere zehaztu du Olatukoop sareko kide diren enpresak sektore anitzetakoak direla eta krisi honen aurrean egokitzeko "gaitasun ezberdina" duela enpresa bakoitzak, lanean ari den arloaren arabera. "Honen jakitun, sortzen diren beharrak estaltzen saiatuko gara interkooperazioaren bitartez" adierazi du Olatukoopek.

Enpresa komunitarioen arteko mutualismoa eta herritarrei deia

Enpresa komunitarioen artean mutualismo tresnak abian jarriko dituztela iragarri dute: "Ekonomia bizitzaren zerbitzura dagoela ulertzen dugu eta, beraz, Olatukoopen baliabideak eta gure sareko kideenak aztertuko ditugu, krisitik batera ateratzeko pausoak emanez".

Kale, auzo eta hirietan antolatzen ari diren sareetan parte hartuko dutela nabarmendu dute. Eta Olatukoop sarearen tresna eta baliabideak partekatzeko borondatea azaldu dute, "baliagarriak izan gaitezkeen tokietan eragiteko".

Amaitzeko, norbanako eta kolektiboei dei egin die: "Erakunde publikoek herri bezala hartuko ditugun neurri nagusiak zedarritzeko ardura dute. Baina hortik harago, norbanako eta kolektibo gisa guztioi dagokigu konpromisoak hartu eta larrialdi egoera ahal bezain ondoen gainditzea. Irtenbidea komunitarioa izango da, kolektiboan eraikitako elkartasunean oinarritua".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude