Oier Andueza kalean da 20 urteko espetxealdiaren ondoren

  • Astelehenean irten da euskal preso politiko durangarra Basauriko espetxetik.


2021eko otsailaren 15ean - 17:43
Oier Andueza Antxia Basauriko espetxetik irten berri, lagunez eta senidez inguratuta. Argazkia: Etxerat.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etxeratek eman du kaleratzearen berri astelehen goizean. “Ongi etorri Oier! Bat gutxiago!” adierazi du euskal preso politikoen lagun eta senideen elkarteak.

Oier Andueza Antxia Durangon jaio zen. 2001ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Bilbon, ETAko kide izatea eta hainbat hilketekin zerikusia izatea leporatuta. Espainiako Cáceres edo Sotol del Real (Madril) espetxeetan egon da preso, baina zigorraren urte gehienak Murcia II kartzelan eman ditu. Azken espetxe horretan funtzionarioek Andueza jipoitu zuten 2014an, Etxeratek salatu zuenez. Adin txikiko bi seme-alabaren aita da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!