NUPeko ikasleek manifestazioa egin dute unibertsitate euskalduna eskatzeko

  • Larunbatean elkartu dira Iruñeko kaleetan, ‘Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain’ lelopean. Gogor salatu dute euskara “hirugarren mailako hizkuntza” dela unibertsitatean.


2021eko azaroaren 8an - 10:08
Azken eguneraketa: 11:11
Ehunka ikaslek aldarrikatu dute euskaraz ikasteko eskubidea. / Argazkia: Ekinklik.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau egunez euskararen aldeko kanpaldia egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta hainbat solasaldi eta protestaren ostean, larunbatean manifestazioa egin dute Iruñeko Baratxurien plazatik abiatuta. Unibertsitatean euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatu dute, eta eskatu dute, besteren artean, euskara plan bat martxan jartzea, euskararen errektoreordetza sortzea, euskaraz kreditu gehiago eskaintzea eta langileek euskararen ezagutza dutela bermatzea. Manifestariek kritikatu dute NUPen euskara bigarren mailan ez, hirugarrenean dagoela: “Unibertsitateak lehenago hauspotzen du ingelesa euskara baino”.

Ahotsa.info atariak zabaldu duenez, ehunka lagun bildu dira eta antolatzaileen esanetan ikasle mugimendu “osoak” egin du bat aldarrikapenekin: “Argi gelditu da ikasle komunitatearen babes handia duela euskaraz ikastearen aldeko borrokak”. Manifestazioan parte hartu dute, besteak beste, NUPeko talde feministak, neska gazte ikasleak, Akelarre emakume taldeak, Ernaik, Unibertsitate Indar Batasunak, EHEk, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, LABek eta Sortuk.

Bideo honetan bildu du larunbateko elkarretaratzea Ahotsa.infok:


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.