Nortzuk osatzen dute munduko arma esportatzaileen rankinga?

  • Amnistia Internazionalak 2010etik 2014era munduan egondako armen inportazioen eta esportazioen gaineko datuak argitaratu ditu. Espainiako eta Frantziako Estatuak esportatzaileen lehen hamar postuetan daude. 


2015eko abuztuaren 26an - 12:24
Urtero 100.000 milioi dolar baino gehiago armen trafikoari lotutakoak direla estimatzen da (argazkia: amnesty.org)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEBak (%31) eta Errusia (%27) dira nagusi arma esportazioetan, eta gainerako herrialdeekin alde handia mantentzen dute. Bi potentziei jarraitzen diete Txinak, Alemaniak, Frantziak (hiruek %5), Erresuma Batuak (%4), Espainiak, Italiak, Ukrainak (hiruek %3) eta Israelek (%2).

Inportatzaileen artean India da nabarmen arma gehien jasotzen duena: %15. Saudi Arabiak, Txinak, Arabiar Emirerri Batuak, Pakistanek, Australiak, Turkiak, AEBek, Hego Koreak eta Singapurrek jarraitzen diote.

Armak, munduko diru mugimenduetan nagusi

Munduko diru transferentzien kantitate oso handiak hartzen ditu armen trafikoak. Zehazki kalkulatzea oso zaila izan arren, 2010ean 72.000 milioi dolar inguru izan zirela adierazten dute hainbat estatistikek.

Geroztik, urtero 100.000 milioi dolar baino gehiago armen trafikoari lotutakoak direla estimatzen da, Amnistia Internazionalak ateratako datuen arabera. Munduko gastu militarrak %50 egin du gora 2001etik 2014era: 1.14 bilioi dolarretik 1.71 bilioi dolarretara pasa da denbora horretan.

Datuok zabaltzearekin batera, Amnistia Internazionalak ohartarazi du heriotza kantitate oso handien atzean dagoela armen erabilpena: biolentzia armatuak urtean 508.000 pertsona baino gehiago hiltzen ditu munduan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!