Nor da nor Errusiako oposizioan

  • Asesinatu zutelarik, Boris Nemtsov "oposizioko lider" moduan aurkeztu zuten Mendebaldeko hedabide batzuek, haren irudia magnifikatuz.


2015eko martxoaren 11n - 08:57
Boris Nemtsov (Arg: Sergey Ponomarev/Associated Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igandean haren oroimenez antolatutako ibilaldiko bandera hiru-kolore errusiarren artean tarteka ikusten ziren beste bandera batzuk Mendebaldeko irakurleari gutxienez ilun gertatuko zaizkien alderdien izenekin, hala nola Solidarnost edo PRF-Parnas, zeinaren ko-lehendakari  baitzen Nemtsov. Errusiar Federazioko Alderdi Komunista (EFAK) ez zen agertu ibilaldian eta krisiaren kontra "Udaberri Gorria" goiburuz antolatutako manifestazio baterako deiari eutsi zion. Talde nazionalistak ere ez ziren egon present.

"Oposizio monolitikoa ez dago, hori seguru; egia esan, ia ez dago oposiziorik" esan zion joan den igandean moskutar batek kazetari honi, herrialde honetako jendeek ezaugarritzat daukaten patxadarekin. Hala da, Errusian ez dago indar bakar bat Vladimir Putinen kontrako oposizioa hegemonizatuko duenik. Levada Zentroak egindako azken inkestaren arabera, errusiarren %57k nahi dute Putin berriro lehendakari izendatu dezaten 2018an. (2013an %22 ziren).

Oposizio parlamentarioko alderdi nagusiak, Errusiar Federazioko Alderdi Komunistak (2011n botoen %19,2 lortu zituen, Duman 92 jarleku) aurre egin behar dio bere militantegoaren zahartzeari eta beste zenbait arazo estrukturali (diskurtsoa, irudia...), haztea eragozten baitiote. Ondoren datorkio Serguei Mironoven Errusia Justua (botoen %13,2 eta  64 parlamentario), izenez alderdi sozialdemokrata eta Internazional Sozialistaren bazkide dena, baina bere buruzagien artean daukana, esate baterako, Yelena Mizulina, propaganda homosexualaren kontrako legedia sustatu duen diputatua. Alderdi parlamentarioen saila osatzen du Vladimir Zhirinovski histrionikoaren Alderdi Liberal Demokratak (botoen %11,7 eta 56 jarleku), izatez aldarrikatzen dituen bi gauzetatik bakar bat ere ez dena: alderdi nazional-populista bat da eta zurrumurruek diote duela urte batzuk sortu zutela komunistek lortu zitzaketen botoak zatitzeko.

Mendebaldeko medioak Errusiako oposizioa aipatzen dutenean gehien bat parlamentuz kanpoko oposizioaz ari dira, eta nagusiki liberalez. Hauen oinarria funtsean hiritarra da, nahiko gaztea eta Errusiaren alde europarreko hirietan konzentratua. Ondoren aipatuko dira Errusiako oposizio ez-parlamentarioaren buruzagi nagusiak:

Alexei Navalni (1976)

Bera da oposizio ez-parlamentariotik ezagunena. Zuzenbidean lizentziatua, errusiar askoren artean oso ezaguna egin zuten zenbait ustelkeria kasuren inguruan bere blogean egindako salaketa gordinek eta 2011-2012ko protesta ekintzetan bera izan zen pertsonai nabarmenena. Mendebaldeko hedabideek -batik bat iparramerikarrek- asko estimatua den arren, Mendebaldeko publikoak gutxiago ezagutzen ditu talde nazionalistekiko dauzkan loturak; horiengatik kanporatu zuten Yabloko alderdi liberaletik. Navalnik parte hartu du "Martxa Errusiarra" edo "Ez gehiago elikatu Kaukaso!" bezala argi eta garbi arrazistak ziren ekitaldietan. 2013an Moskuko alkatetzarako aurkeztu zen programa erreformista eta neoliberal batekin eta botoen %22,24 eskuratu zituen, hauteskundeetako bigarren onena. Behin baino gehiagotan atxilotu dute eta 2009an Kiroveko gobernadorearen aholkularitzan iruzur egin izanaz salatu dute. Gaur egun etxeko atxiloaldian dago.

 

Ksenia Sobchak (1981)

"Dozhd" (Euria) telebistako aurkezlea, Anatoli Sobchaken alaba da: hau izan zen San Petersburgeko lehenbiziko alkatea Sobiet Batasuna desegin ostean. 'Celebrity' bat da, 'Errusiako Paris Hilton', Espainiako 'Gran Hermano'ren bikia den Dom-2 lehiaketan parte hartu ostean. 2011n protesta ekintzetan sartu zen bera ere. Hain aberats eta famatua izateak susmagarri bihurtu du errusiar askoren artean eta 2011ko manifestaldietan oholtzara igotakoan hango jende askok oihuka hartu zuen.

 

Ilya Yashin (1983)

Yabloko alderdiaren gazte erakundearen liderra izan ostean, 2008an Solidarnost mugimendua sortu zuen, Polonia komunistan 1980ko hamarkadako protestak gidatu zituen sindikatuari harturik izena. Ksenia Sobchaken bikote izan zen. Oposizio ez-parlamentarioko kide gehienak bezala, ondo moldatzen da sare sozialetan, batez ere Twitterren.

 

Sergei Udaltsov (1977)

Denetan ahaztuena. Udaltsov Ezkerreko Frontearen buruzagia da; koalizio horrek biltzen du parlamentuz kanpoko ezker osoa. Subertsiorako deialdiak egiten ditu, herrialdearen iragan komunistaz deklarazio polemikoak egiten ditu eta bizimodu austeroa darama; errusiar iraultzaileekin bat egiten duenez, honek deseroso bihurtzen du hautesleriaren zati handi batentzako, EFAK barne. Hala ere, honentzako lan egin zuen 2012ko lehendakaritarako hauteskundeetan eta Ziuganoven ordezko bezala ere aipatua izan zen. 2013tik etxeko atxilo-aldian bizi da. Prentsako kanpainaz bere emazte Anastasia Udaltsova arduratzen da.

 

Eduard Limonov (1943)

Oposizioko beteranoa. Nahiz eta idazle hau, bere hizkera zorrotz eta gordinagatik ezaguna, Mendebal Europako prentsan kulturako orrietara itzuli den Emmanuel Carrerek egin dion biografia dela medio, haren eragin politikoa txikiagotu egin da. Jarkoven sortua, Sobietar Batasunetik joan ondotik New York eta Parisen kontra-kultur munduan murgildurik ibili zen; Errusiara itzulita, Aleksandr Duginekin batera Alderdi Nazional-Boltxebikea sortu zuen, 1930. hamarkadako Hirugarren Posizioaren ideietan oinarrituta. Eszisio eta debekuen poderioz, Limonov saiatu da bilatzen beste politikarien babesa, hala nola Nemtsov eta Kasparovena. Gaur egun Beste Errusia alderdiaren buru da eta bere blogaz gain Zavtra agerkari nazionalista bezalakoetan idazten du.

Mijaíl Jodorkovski (1963)

Putinen "aginte bertikalari” aurre egin zion oligarka. Zerga iruzurra eta diru lapurretagatik espetxeratua izan ondoren, hura askatzeko kanpaina egin zen Mendebaldean, non "preso politiko" ere izendatu baitzuten. 2012an amnistiatua, Suitzara erbesteratu zen. Navalnirekin batera bera da AEBen begikoa parlamentuz kanpoko oposizio liberalaren buru izateko. Errusian, ordea, ez da oso maitatua 1990eko hamarkadan Estatua arpilatu zuten oligarken sailekoa delako.

Mijail Projorov (1965)

Oposiziokoa izan zen. Munduko nikel eta paladio ekoizle handiena den Norisk Nickel konpainiaren jabea den oligarka hau lehendakaritarako aurkeztu zen 2011ko hauteskundeetan, botoen %7,84 lortuz. 2012an Plataforma Zibikoa alderdi liberala sortzeko. 2015eko otsailean alderdi honetako militanteek parte hartu zuten Maidanen kontra Moskun egindako manifestazioan; askok ulertu zuten honela Projorov ahalegintzen ari zela establishment politikoan sartzen. 

 

Ilya Ponomariov (1975)

Errusia Justua alderdiko diputatua. Teknologia alorreko enpresetan aritu zen lanean. 2002 eta 2007 artean Alderdi Komunistaren aholkulari izan zen komunikazio gaietan. 2014an Errusiak Krimea bereganatzearen kontrako botoa eman zuen parlamentari bakarra izan zen Duman. Salatu dute iruzurra egin zuela Dimitri Medvedevek Mosku inguruan goi teknologia sustatzeko sortutako Skolkovo Fundazioaren diruarekin. Komunikatzaile trebea, bizkor fama duena, bere partiduan bertan ere gero eta isolatuagoa dago egin dituen hautuengatik.

  

Garry Kasparov (1963)

Xake jokuko txapeldun ohiak 2005an iragarri zuen erretiratzen zela politikan murgiltzeko. Fronte Zibil Batua sortu zuen, baina bere ahultasunak behartu zuen elkartzera Nemtsov, Yashin eta Limonovek antolatutako Beste Errusia koalizioan; Putinen kontra egotea zen denak lotzen zituen gauza bakarra eta 2010an desegin zen. 2013an prentsaurrean iragarri zuen ez zela gehiago itzuliko Errusiara. Kasik deuseza da Errusian daukan eragina eta gaur zuzenean ingelesez idazten ditu mezuak Twitterren daukan kontuan.

Gennadi Gudkov (1956)

Errusia Justuko diputatua. Alderdiko beste kide batzuek ez bezala, Ponomariovekin batera parte hartu zuen 2011 eta 2012ko protestetan. KGBn eta horren oinordekoa den FSBn lan egina da politikan sartu aurretik. 2012an parlamentari agintea kendu zioten, eraikuntzako konpainia baten dirua onartu zuela eta. Oskork segurtasun enpresaren jabea da. Haren seme Dimitri Gudkov, hau ere Errusia Justuko diputatua, parlamentuz kanpoko oposizioaren kide ezaguna da. 2012an haizatu zen Gudkoven eta RPR-Parnas alderdiko buruzagia den Vladimir Rizhkoven elkarrizketa bat, non eztaibaidatu zuten nola izorratu oposizioko beste alderdiak ezinegonaren errentak berenganatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


Ezustea Errumanian: Europar Batasunaren aldeko hautagaiak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak

Bukaresteko alkate Nicusor Dan-ek eskuin muturraren hautagai George Simion garaitu du bigarren itzulian. Danek bozen %55 eskuratu du, Simionek %45. Hala ere, eskuin muturra hazi egin da lehen itzuliarekin alderatuta. Errusiaren "esku hartze" polemikan... [+]


Neandertalen sofistikazioa

Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Eguneraketa berriak daude