Nork bere buruarekin hartutako konpromisoa

  • Ez dute printzipe eta printzesa urdinen beharrik, ez dira inoren laranja erdiak, emakume hauek, emakume osoak dira, eta beraien burua dute ‘matxe-matxe’. Bizitzako egun guztietan beraien burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu dute emakume batzuek, Ondarroako Kofradia Zaharrean senide eta herritarren konpainian ospatutako ezkontza zeremonian.


2017ko martxoaren 13an - 10:03

Gaur bakoitzak egoki ikusi dituen botoak sinatu ditu. Elkarrekin lotuta egotearen ideia askatu du batek, bizitzak emandakoa bizitzeko paktua eginez. Ametsak nahi erara bizitzeko hautua egin du bigarrenak, bizitza bera ere gura moduan bizitzeko, norbere gorputzarekin, eta ondo sentiarazten duenarekin konektatuta.

 

 

Uko egin diote aldiz kontrolari eta autoexijentziari; besteen beharrak asetzeko, norbere burua albo batera lagatzeari; hamar gauza batera egiteari ezetz esan, horretarako gai ez garela ulertuta; albo batera laga inoren ardurak norbere gain hartzea, norbere burua zigortzea eta derrigortzea, norbere buruarekin beraz exijentzia 0.

 

 

Ni neu ez naiz ezkontza zalea, gisa honetako ospakizunak lotsa puntuaz bizi ditut. Deseroso sentitzen naiz bizitza guztirako botoak protagonista dituen maitasun erakustaldi publiko hauetan. Ospatzeko gutxi eta hausnartzeko asko dutela deritzot egungo bikoteak, beraien borondatez lotzen dituen ekitaldiak.

Gaurkoan ere, sentsazio antzekoak bizi izan ditut Ondarroan, eta etxerako bidaia bere buruarekiko maitasuna berresteko zeremoniaren inguruan hausnartzen eman dut. Loturak hausteko beste lotura batzuk ezarri beharraz, aske, libre bizitzeko nor bere buruarekin lotu beharraz.

Adoretsuak iruditzen zaizkit alboan duten pertsonarekin zeremonia jendetsuan, nahiz intimoan betiko lotzen direnak, neure burua horrenbesterako gai ikusten ez dudalako seguruena. Gaur are ausartagoak iruditu zaizkit nor bere burua zaindu eta maitatzearen konpromezua hartu duten emakumeen papera, sarri askotan errazagoa zaigulako albokoari begira bizitzea, geure barnera erreparatzea baino.

 

 

Dani Blancoren argazkiak:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude