Nola planteatu dute greba feminista ikastetxeek?

  • Emakume hezitzaileek greba egingo dutela-eta, oro har ikastetxeetan lanketa inportante bat geratu da bazterrean: zaintzaren ikuspegia familia-elkarteekin hitz egitea eta aitekin adibidez zaintza kolektiboak antolatzea. Hurrengo ediziotarako erronka hori dutela azaldu digu STEILAS sindikatuko Ana Perezek.


2018ko martxoaren 07an - 07:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gehiengo sindikala elkartu eta lau orduko greba diseinatu zuten, “emakumeek egiten dituzten lan asko oso prekarioak direla kontuan hartuta, 8 ordukoa baino 4 orduko greba egitea errazagoa izango dutelakoan”, azaldu digu Perezek, baina hortik harago, lehenengo edizio honetan sindikatu moduan aurre-lanketarako nahikoa denborarik izan ez dutela aitortu digu. Ikasleekin, hori bai, greba feministaz eta helburuez gogoetatzeko unitate didaktikoa atera dute: Eskolan ere emakumeok planto.

Ikastetxe batzuetan norbanako aukera moduan planteatu da greba, bilera kolektiborik gabe eta oso ikuspegi indibidualistatik; beste batzuetan irakasle klaustroak egin dituzte eta nagusitu den ideia da emakume irakasleek greba egiten duten bitartean, gizonezko irakasleak arduratuko direla eskolara doazen ikasleez; ikastetxeko zuzendaritza ere txandaka hartuko dute gizonek (zuzendaritzako norbaitek egon behar baitu uneoro, arauz). Curriculuma jarraitzea baino, zaintza bermatzea izango litzateke lehentasuna, klaseak normal emateko zailtasunak egon daitezkeela aurreikusita. Bada ixtea erabaki duen ikastetxerik ere, irakasle gehienak emakumeak izanik eta greba egingo dutela ikusiz, geratuko liratekeen gizon hezitzaileek ikasle guztiak ezin dituztela hartu argudiatuta.

Itxi egingo dituzten ikastetxeetako ikasleez zein arduratuko da egun horretan? Eta hain lanbide feminizatuan (zer esanik ez Lehen eta batez ere Haur Hezkuntzan), ikastetxe batzuetan egongo den panoramaren aurrean, haur guztiak joango al dira eskolara? Jangela orduak egongo ez direla ohartarazi duten ikastetxeetan, umeen bila zein joango da?... Irakasleen klaustrotik harago, guraso eta familia elkarteekin landu beharreko gaia izan behar duela uste du Ana Perezek, eta puntualki hainbat lekutan planteatu dituzten alternatibak eskola komunitate guztietan eztabaidatu beharreko ariketa direla: esaterako, ikastetxeko haurren zaintza kolektiboak antolatzea gizonek, bertako aita direnek (eta ez direnek), bakoitzak duen ordutegiaren arabera txandaka.

“Zaintza afera kolektiboa dela argi izan behar dugu”, dio Perezek, eta horrelako greba baten aurrean eskolak eta etxeak gogoeta batera egitea ezinbestekoa dirudi. Bestela, asmatu itxi dituzten ikastetxeetako ikasleen ardura zeinek hartuko duen egun osoan, edo nor joango den martxoaren 8an haurraren bila, jangela-orduan zaintzarik ez dagoen tarte horretan, zein hurbilduko den arratsaldean eskola atarira haurrak hartzera...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Eguneraketa berriak daude