Nola lagundu anfibioei errepidea gurutzatzen?

  • Iritsi da apo arrunt iberiarren garaia. Datozen asteetan, basoak utzi eta ur eremuetarako bidea hartuko dute ugaltzeko. Taldean joango dira. Bidean, ordea, oztopo handi batekin egingo dute topo sarri: errepideak dira apo askoren hilobia. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue biologoak azalduko dizkigu bidai horren nondik norakoak, ikerketak eta bitxikeriak nahastuaz.


2020ko martxoaren 27an - 05:00
Alemaniako Tübingen herrian, autoek abiadura moteltzeko seinaleak jarri zituzten apoek gurutzatzen zuten errepideetako puntu beltzetan.

Apo arrunt iberiarra (Bufo spinosus) bizirauteko ahalmen handia duen espeziea da, bizi-zikloan zehar igaro behar dituen oztopoak asko direlako. Anfibio askotan bezala, apoetan ere jarritako arrautzen %95 inguru ez da heldutasunera iritsiko. Eta heltzean, lana egin beharko du aurrera jo nahi badu: ugaltzeko erabiltzen dituen ibai, urmael edo erreken suntsiketa eta kutsadura, harrapari naturalak, eta… errepideak.

Garai honetan, udaberri hasieran, apoak negua igaro duen gunetik ugal lekuetarainoko migrazioa egiten du. Batzuetan kilometroetako bidaia. Eta, bidean errepidearekin egiten du topo. Gau epel eta euritsuak baliatzen ditu apoak ugaltzera joateko, eta egunean zehar berotu den asfaltoaren goxotasunean geratzen da askotan errepidearen erdian, geldi. Eta autoa parez pare etorriko da, eta gidariak zerbait ikusiko du kamioan geldi, edo lasai mugitzen: asfaltoko puntu gorriak dira. Apoak.

Ugaltzeko bide hori, alabaina, taldean egin ohi du normalean. Hala, ez da arraroa izaten ibai, urtegi edo erreketatik gertu dauden bideetan martxo-apirileko gau epel eta euritsuetan bidean apo taldea topatzea. Hori dela eta, urtero-urtero ale asko ikusi ohi dira asfaltoan hilak, autoek harrapatuta. Ikerketa ezberdinen arabera, anfibioak dira errepideetako biktima nagusiak. Arazoa mundu mailakoa da, baina Euskal Herrian ere egin dira ikerketak horren inguruan.

2008an Igeldoko errepidean sei hilabetean autoek hildako 1.083 anfibio zenbatu genituen. Gehienak apoak

2008an, Igeldoko errepide batean gertatzen ziren anfibio eta narrastien harrapaketei buruzko lana aurkeztu genuen Coimbra-ko Herpetologia Kongresuan (Portugal). Lan honetan, sei hilabetetan autoek hildako hainbat espezietako 1.083 anfibio eta narrasti kontatu genituen. Horietatik %96 anfibioak ziren, eta anfibioen artean %50 baino gehiago apo arrunt iberiarrak. Bestalde, lanak garbi erakutsi zuen basoa eta ugaltzeko gunearen artean errepidea zegoen tokiak zirela harrapaketa kopuru handienak zituztenak.

 

 

Alemaniako Gobernuak, Windgfällweiher laku inguruan anfibioentzako errepide azpiko tunela egin zuen 2011n.

 

 

Bioaniztasuna aztertuta arautu liteke errepidea

Irungo Meakako auzotarrek auzoko bidean topatzen zituzten hildako apo kopuru handiez larrituta, euren kezka adierazi zioten Irungo Udalari. Harrapaketa horien arrazoiak eta apo populazioarengan zituen ondorioak aztertzeko ikerketa egin zuten. Harrapaketak ugariak ziren, baina, zer egin hori saihesteko? Aukera ezberdinak daude:

Frantziako estatuan aurkitu dugu aurreneko adibidea. Auzolanean eman zion bizilagun talde batek erantzuna arazoari: gauero auzoko errepidean elkartu ziren apoak errepidearen alde batetik bestera zeharkatzeko. Ugal garaian igaro ostean amaitu zen auzolana.

Bretainiako Saint-Malo herrian errepide bat gauez ixten dute ugal garaian

Izan dira, ordea, erabaki ausartagoak hartu dituzten herriak ere. 2018an, Bretainiako Saint-Malo herrian errepideetako bat gauez itxi egin zuten, apoen ugal garaian. Alemaniako Tübingen herrian, autoek abiadura moteltzeko seinaleak jarri zituzten apoek gurutzatzen zuten errepideetako puntu beltzetan.

Horretarako, lehenik, harrapaketa gehien dauden puntu beltzak aztertu dira hainbat herrialdetan. Badago Espainiako 60.000 kilometro aztertu dituen lanik ere, non 301 espezietako 43.505 hildako animalia zenbatu diren. Eta antzeko lanei esker, Alemanian, esaterako, errepideetan faunak zeharkatzeko hobetze lanak egitea erabaki zuten. Alemaniako Gobernuak, Windgfällweiher laku inguruan zegoen “gune beltz” bat saihesteko, anfibioentzako errepide azpiko tunela egin zuen 2011ko uztailan. Metodo horrekin, errepidea zeharkatzera doazen anfibioak kamio azpiko tuneletatik pasatzera derrigortzen dira, errepidera sartzeko hesi antzekoak jarriz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anfibioak
2023-09-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Zaintza erdigunean

Tamaina txikikoa, gris-marroi kolorekoa eta gau zalea. Halakoa da txantxiku arrunta. Ezaugarri horiekin ez du ematen atentzioa deitzeko moduko animalia denik, baina… ondo erreparatuta, txantxikuak baditu hainbat sekretu gizakiaren begietara ezkutatzen direnak. Izan ere,... [+]


2020-03-30 | Iñaki Sanz-Azkue
Ugal garaia apo arrunt iberiarrarentzat III
Ba al zenekien apoak eskalatzaileak direla?

Apoek zuhaitzetara igotzeko gaitasun aparta dute, baita bi metrotarainoko altueratara ere. Alberto Gosá herpetologoaren arabera, enborretan igotzea estrategia kontua da, lehorte garaietan, enborretako goroldio eta likenen hezetasuna hartu, bertako intsektuak jan eta... [+]


2020-03-28 | Iñaki Sanz-Azkue
Ugal garaia apo arrunt iberiarrarentzat II
Ernaltzeko borrokan heriotzeraino iritsi daitezke apoak

Apor iberiar arrunten ugal garaian gaude. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue biologoak azaldu du zein modutan ugaltzen diren neurriz txikiagoak diren arrak emeekin: anplexua eginez. Ernaldu bitartean eme handien inguruan sortzen diren arren borrokak hildakoak ere utzi... [+]


2019-06-16 | Iñaki Sanz-Azkue
Anfibio eta narrastiak
Ingurumen aldaketa handien adierazle txikiak

Inguruan ditugu, ezkutuan begira, nahiz eta guk ikusi ez. Ez gara ohartzen, baina anfibio eta narrastiek gauza asko dute kontatzeko ingurumenari buruz, eta eurei esker eragin dezakegu kontzientziazioa eta ezagutza. Helburu horrekin izan gara Leurtzako urtegi inguruan, ARGIA... [+]


Eguneraketa berriak daude