Apoek zuhaitzetara igotzeko gaitasun aparta dute, baita bi metrotarainoko altueratara ere. Alberto Gosá herpetologoaren arabera, enborretan igotzea estrategia kontua da, lehorte garaietan, enborretako goroldio eta likenen hezetasuna hartu, bertako intsektuak jan eta harrapakarietatik aldenduagoak egoteko.
Animalia gogorrak eta trebeak dira apo arrunt iberiarrak (Bufo spinosus). Bere gorpuzkera zarpail eta baldarraren atzean badute abilezia txundigarri bat: arbolak eskalatzeko gaitasuna. Hanken indarrak eta hatzen luzerak aukera ematen diete enborretako zirrikitu txikietan horiek sartu, eta goroldio eta likenen artean behetik gora egiteko; sekula pentsatuko ez genukeen tokiraino igo arte.
Alberto Gosák enborretara igota ikusi zituen 259 afibioetatik 167 ziren apoak eta ia 2 metroko altueran ere ikusi zuen aleren bat
Aranzadi Zientzia Elkarteko Alberto Gosá herpetologoak Ultzaman dagoen Orgiko hariztian behaketak eta jarraipenak egin zituen 2000 eta 2002 urteen artean eta berez igokariak ez diren, alegia, lurrean ibiltzen diren hiru anfibio espezieren igotzeko gaitasuna neurtu zuen. Horietako bat zen apoa. Bere ikerketen arabera, eta kontrakoa uste bazen ere, apoek igotzeko gaitasun aparta dute. Enborretara igota ikusi zituen 259 anfibioetatik, 167 ziren apoak, eta ia 2 metroko altueran ere ikusi zuen aleren bat. Gosáren arabera, enborretan igotzea estrategia bat baino ez da, lehorte garaietan, enborretako goroldio eta likenen hezetasuna hartu, bertako intsektuak jan eta harrapakarietatik aldenduagoak egoteko.
Alberto Gosáren ikerketak erakutsi zuen apoen %92an beti arbola bera igo zuela
Gosáren ikerketek arbola bakoitzak zein garrantzia duen ere erakutsi zuten. Izan ere, apoetako batzuk markatu egin zituen, eta jarraipena egin zien hainbat aldiz eremu berera bisitak eginez. Emaitzak ikusgarriak izan ziren: apoen migratzeko eta mugitzeko gaitasuna handia bada ere, horien %92ak beti arbola bera igo zuen, eta mugiturikoak 3-4 metro baino ez ziren aldentzen. Horietako batzuk, esaterako, hiru hilabetetan zehar arbola berean topatu zituen. Askotan, hilabete lehorrenetan.
Aipaturiko jarraipenek eta ikerketek informazio asko ematen digute inguruan ditugun espezieei buruz eta inguratzen gaituen naturari buruz. Une honetan, Iñigo Martínez-Solano ikerlariak 300 apo ale ditu markatuak Guadarramako mendilerroan, horien jarraipena egin eta informazioa lortzeko. Bere ustez, apoen mugitzeko gaitasuna neurtzeko eta zenbat urte bizitzera iritsi daitezkeen jakiteko aukera ederra izango da azterketa. Izan ere, apo handiak desagertzen ari direla uste da baina oraindik ez da sekula jarraipen luzerik egin hori hala dela frogatzeko.
Bitxiari begiratu eta ikertzeko joera izaten da, espezie arruntak ezagututzat emanez
Askotan, pentsatzen dugunaren kontra, inguruan ditugun espezie arruntenak ez baitira espezie ezagunenak izaten. Bitxiari begiratzeko eta horiek ikertzeko joera izaten da, arruntak diren espezieak ezagututzat emanez.
Hemendik aurrera, beraz, apo bat ikusten duzun bakoitzean, gogoratu begi gorrien atzean biziraupen handiko animalia bat dagoela. Gutxienez, errespetuz eta kuriositatez begiratzea merezi duen animalia.
*OHARRA: Ugal garaia apo arrunt iberiarrarentzat bildumako azken artikulua da irakurri berri duzuna. Iñaki San-Azkuek sorta honetan ateratako beste bi artikuluak:
- Nola lagundu anfibioei errepidea gurutzatzen?
- Ernaltzeko borrokan heriotzeraino iritsi daitezke apoak
Tamaina txikikoa, gris-marroi kolorekoa eta gau zalea. Halakoa da txantxiku arrunta. Ezaugarri horiekin ez du ematen atentzioa deitzeko moduko animalia denik, baina… ondo erreparatuta, txantxikuak baditu hainbat sekretu gizakiaren begietara ezkutatzen direnak. Izan ere,... [+]
Apor iberiar arrunten ugal garaian gaude. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue biologoak azaldu du zein modutan ugaltzen diren neurriz txikiagoak diren arrak emeekin: anplexua eginez. Ernaldu bitartean eme handien inguruan sortzen diren arren borrokak hildakoak ere utzi... [+]
Iritsi da apo arrunt iberiarren garaia. Datozen asteetan, basoak utzi eta ur eremuetarako bidea hartuko dute ugaltzeko. Taldean joango dira. Bidean, ordea, oztopo handi batekin egingo dute topo sarri: errepideak dira apo askoren hilobia. Artikulu honetan Iñaki Sanz-Azkue... [+]
Inguruan ditugu, ezkutuan begira, nahiz eta guk ikusi ez. Ez gara ohartzen, baina anfibio eta narrastiek gauza asko dute kontatzeko ingurumenari buruz, eta eurei esker eragin dezakegu kontzientziazioa eta ezagutza. Helburu horrekin izan gara Leurtzako urtegi inguruan, ARGIA... [+]
Goizeko eta arratsaldeko txandak beteta daude. Sentitzen dugu. Txangoaren kronika eta argazkiak egingo ditugu publiko eta beraz, oraingoan aukerarik izan ez duenarentzat espero dugu material hori lagungarri izango zaiola bere kasa Leurtzako urtegian anfibio eta narrasti bila... [+]
Berezkoa du arrabioak misterioa. Marra horiz eta beltzez jantziriko animalia deigarria da, mitoen eta kondairen munduak gurtu eta egurtu izan duena historian zehar. Gautarra, bustizalea, isila, mantsoa eta, batzuen ustez, pozoitsua bezain arriskutsua; herensugeen eta suaren... [+]
Lehoiak, gameluak, kakatuak eta marrazoak protagonista dituzten karta-jokoen ordez, azkonarra, muskerra, kilkerra, izokina... ageri diren kartekin jolastu ahal izango bagenu? Sabana eta oihan tropikaletako izakien ordez gure inguruko padura, ibai eta parkeetako animalia eta... [+]
Ilunargitan sartu gara Donostiako Aieteko parkean. Gure bizkarrean itxi dute sarrerako ate nagusia. Hamar bat pertsonak osaturiko taldetxoa, barruan gaude, bakarrik. Ba al du zentzurik hemen egoteak? Parkeak gizakiarentzako aisialdi eremu soila direla pentsatzen duen horietakoa... [+]