Agortu dira Leurtzan anfibio eta narrastiak ezagutzeko txangoko lekuak

  • Goizeko eta arratsaldeko txandak beteta daude. Sentitzen dugu. Txangoaren kronika eta argazkiak egingo ditugu publiko eta beraz, oraingoan aukerarik izan ez duenarentzat espero dugu material hori lagungarri izango zaiola bere kasa Leurtzako urtegian anfibio eta narrasti bila aritzeko.


2019ko maiatzaren 7an - 14:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzaren 18an Iñaki Sanz Azkue eta Ander Izagirre Egaña biologoek lagunduta Leurtzako urtegian anfibio eta narrastien bila arituko gara, ARGIAren mendeurrena ospatzeko. Animalien lasaitasunerako eta ingurunea errespetatzeko, talde mugatuak izango dira. Albistea publiko egin eta ordu gutxian bete dira bai goizeko txanda, eta arrakasta ikusita zabaldu zen arratsaldekoa ere bai.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!