Nola hiltzen ote du COVID-19ak?


2020ko ekainaren 08an - 12:08

Bai, COVID-19a hilgarria da, baina zein da lanjerosena? Birusa bera ala frantses gobernamenduaren jokabidea "birusetik gure babesteko"?

Ene senarrak hiltzea arriskatzen du COVID-19arengatik. Ez du birusa. Bakterio batek du erasotzen eta hiltzeko arriskuan ezartzen.

Bizkitartean Frantzian, eta Euskal Herrian, hitz bat baizik ez dabil osasunaren arloan: koronabirusa. Zuzen edo makur, ez da horretaz ene solasa. Gogoeta oro inhibitzen duen obsesio horrek nau kezkatzen. Gripearen sintomak, mialgia eta sabeleko mina, eta medikua ez da gehiago etxera etortzen. Bere bulegoan, goratik hartzen ditu eria eta haren herstura, eriaren emaztea eta haren atsekabea, eta eri arranguratuari erantzuten dio: "Har ezazu Doliprane bat, egizu proba, eta sustut bakartu zaitez".

Telefonoz larruaren kolore horia ez da ageri, tentsioa ez da neurtzen. Alta, protokoloa da.

Telefono dei horretarik aitzina, gauza bakarra da nagusi: ea Osasunaren Eskualdeko Agentziaren zerrenda luzean gehitu beharreko kasu berria ote den. Artean, ene gizona ahultzen ikusten dut, ahalmenik gabe. Orain, burasoek irakasleak ordezkatzen dituzte, ahaideek medikuak. Ahulenak urrundik laguntzen dira, eta horrek egunero pixka bat gehiago urruntzen gaitu gizaditik.

Fite ulertu dut nik dudala hauteman beharko zein den memento egokia SAMUa deitzeko, baina bakarrik "arnasketa zailtasunak" baldin baditu. Nik eta nik bakarrik. Ez da gehiago nehor etxeraino etorriko. Kaltegarriak bilakatuak gara. Eta “arnasketa zailtasunik” gabe, SAMUrik ez. Noiztik goiti da pertsona bat arnasketa zailtasunetan? Kanapetik komunetara bi metro kurritzea eta bi oreneko ibilaldi baten hats-bahitura ukaitea, hala dea? Ezetz, erantzuten didate, erreferentzia puntua dela. Larriagotzen balitz, SAMUa deitzeko. Medikuntza mailakoa omen den argibide horrekin lasai lo egin dezaket. Hiru oreneko ibilaldi baten hats-bahitura seinaleak ukanen dituelarik SAMUa deitu beharko dut... Protokoloa da.

Helikoptero bat igortzen dute medikuekin barnean. COVID-19a edo haren arriskua badelarik ospitaleak ez du desinfektatzeko ahalik. Helikopteroa hutsik partituko da. Protokoloa da.

Gauza bera biharamunean, SAMUa deitzean: "Anderea, zure senarrak arnasketa zailtasunak ote ditu?" “Medikua ote naiz? Gaizki da, lagun nazazu". Azkenean sokorriak heldu dira etxera. Gurutze Gorriko hiru boluntario. Ez dira medikuak. Gizon horiek konstanteak neurtzen dituzte, eta segidan SAMUko medikuak deitzen. Hauek dute, azken beltzean, ospitalizatzea erabakitzen. Protokoloa da.

Orduan dena lasterrago joaten da: helikoptero bat igortzen dute medikuekin barnean. COVID-19a edo haren arriskua badelarik ospitaleak ez du desinfektatzeko ahalik. Helikopteroa hutsik partituko da. Protokoloa da.

Protokoloa? Frantses gobernuak eta lehendakariak segurtatzen dute osasun protokoloek koronabirusetik babesten gaituztela, jarraiki behar gatzaizkiela, gure onetan. Beraz zergatik ez ote diete ospitaleei gure salbatzeko ahalik ematen?

Azkenean emaitzak ukaiten ditut telefonoz: "Ez da COVID-19a"! Alta, ene senarra hiltzeko lanjerean da, erreanimazioan da egoera larrian. Ez nik ez haren familiak ez dugu ikusteko eskubiderik. Protokoloa da.

Salbatuko ote zuten ospitalera lehenago heldu izan balitz? Ez dakit. Ikasi dudana hau da: beldurrarekin eta gaitz horren irazkitik bizitzeak gure biziak lanjerean ezartzen ditu. Ez du COVID-19ak baizik hiltzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude