“Nire herrian oinarritutako zinema egitea gustatzen zait”

  • Euskadiko Filmategiak Helena Tabena zinemagile altsasuarraren inguruko liburua argitaratu du, eta haren lanaren atzera begirakoa antolatu du Donostian eta Bilbon.


2018ko urriaren 12an - 12:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haurtzaroa eta gaztaroa Altsasun bizi zuen. Eta horrek haren lanetan eragina izan duela aitortzen du.  Euskadiko Filmategiak Helena Taberna zinemagilearen lanak hartu ditu, eta abendura arte proiektatuko ditu Donostiako Tabakaleran. Gainera, aste honetan Filmategiak Bilboko Arte Ederretako museoan egoitza mustu du eta Tabernaren atzera begirakoa izanen da ere.

Atzera begirakoa antolatu du Filmategiak. Nola sentitzen zara?
Oso pozik nago. Gauzak ongi ateratzen ari dira. Zure filmek garai batean oihartzuna izan zutela ikustea, eta oraindik ere garrantzia dutela jakitea gauzak ongi egin nituela esan nahi du. Egin dudana hutsala ez dela sentitzen dut. Lehenengo emanaldia Yoyes izan zen, aurreko asteko ostegunean, eta sala bete zen. Ez nintzen bukaera arte gelditu, baina esan zidaten azken kreditura arte isiltasun osoa zegoela. Bigarren egunean Agnieszka Holland Poloniako zinemagilearekin solasaldia egin nuen. Asko gustatzen zait Holland oso zuzendari sakona delako.

Liburua ere argitaratu dute.
Carlos Roldanek egin du liburua: La luz de un sueño. Nire filmen analisia ez ezik, elkarrizketa dago ere. Carlos zinema egiten hasi aurretik ezagutzen dut zinemazaleak garelako. Kafea hartzera gelditzen ginen eta filmei buruz hitz egiten genuen. Liburua egiteko berdina egin dugu, zazpi arratsaldez egon gara eta nire lanetatik errepasoa egin dugu lehenengo film laburretik azkenengo luzemetraira. Haurtzaroaz hitz egin dugu ere. Oso polita gelditu da. Irakurterraza da. Atal akademikoa badu, baina ez da liburu akademiko handi horiek bezalakoa. Itxuraz oso sakona da, baina edukiz ez. Estimulantea da ere, izan ere, nire karrera estimulantea da. Gauzak kontran nituen eta aurrera egin nuen.

Nolakoa da zure estiloa?
Nire herriko errealitatean oinarritutako zinema egitea gustatzen zait. Gainera, herriaren eraldaketan lagundu izana ere gustatzen zait. Nire tresna zinema da. Lehenengo filmetan ere ikusi daiteke hori: Altsasu sakonetik sortutako feminismoa ikusi daiteke, edota Marino osabaren justizia soziala ere ikusi daiteke. Altsasun asko markatu ninduten gauzak kontatzen ditut; nire haurtzaroa eta nerabezaroa. Hezitzen garen herria oso garrantzitsua da markatzen gaituelako. Niretako ere oso garrantzitsua da estetiko zinematografikoa. Edertasuna eta poesia zinema film baten parte izan behar dira, ezin da historia besterik gabe erakutsi.

Benetako istorioak kontatzen dituzu.
Ni neu sakontzera behartzen nauten istorioak gustatzen zaizkit. Gaur egun albisteak oso azkar egiten dira eta ni ez naiz titularretaz fidatzen. Zinemak abantaila hori dauka; prozesua ikusteko eta prozesuaz ikasteko aukera duzu. Beraz, dokumentatzen zaren bitartean ikasten ari zara eta gero filmean erakutsi daiteke. Nire bi pasioak uztartzen ditut: zinema eta istorioak kontatzea. Biak ere giza gaiekin uztartuta daude. Hala ere, nire zinema ez da panfletarioa. Nik gertaerak erakusten ditut, informazio hori antolatuta dago eta kontakizun bat sortzen dut. Nagore-n, esaterako, epaileek esandakoa baino ez dut erakutsi. Gero ikus-entzuleek erabakitzen dute gehiago sakondu nahi duten. Kontakizuna ikusi ondoren galderak egitea nahi dut. Entzuten duten lehenengo albistearekin ez gelditzea, bizitza askoz konplexuagoa baita.

Zure estiloa aldatu edo garatu dela nabaritu duzu?
Elkarrizketaren eta Carlosen analisien bitartez ikusi dut koherentzia eta etengabeko garapen bat dagoela. Baita etengabeko arriskua ere. Izan ere, iruditu hala ez, gauza berriak frogatzea, arriskatzea eta erronka berriak jartzea gustatzen zait. Hauek dira kreatibitatea eta bizitza estimulatzen dutenak, eta horrela izan behar dela uste dut. Acantilado, nire azken luzemetraia ezberdina da, eta kritiko batek esan zidan ezberdina dela nabaritzen dela; generoa ukitzen nuela, filma helduagoa zela eta oso ongi errodatuta zegoela. Baina esan zidan betiko obsesioa ikusten zela ere esan zidan, eta uste dut Altsasutik datorrela gure kuadrilla kulturarekin zerikusia duelako: nola uztartu norberaren askatasuna eta talde bateko kidea izan. Norberaren askatasuna talde bateko kidea izatearekin urratzen da, baina, aldi berean, taldeak laguntzen dizu eta beroa ematen dizu. Ariketa hori askotan ikusten da nire filmetan, baita bizitza pertsonalean ere. Filma prestatzen ari ginenean sektei buruz hitz egin genuen sektez inguratuta gaudelako: bikotekide harreman bat sekta izan daiteke, kuadrillan sortzen diren harremanak... Yoyes-en edo Marino Ayerraren istorioetan ere ikusten da: aske izateko beharra zuten, baina, aldi berean, taldearen beharra zuten.

Altsasutik Zinemaldira joateko autoestop egiten zenuela aitortu duzu. Txikitatik nahi zenuen zinemagilea izan?
Neska nintzenez ez nuen planteatzen ere egiten zinema zuzendaria izan nahi nuela, izan ere, mundua oso mugatua zegoen. Gaur egun ezberdina da, nire lagunen alabek esaten dute zinema egin nahi dutela erreferenteak dituztelako. Lehen ez zeuden. Baina izugarri gustatzen zitzaidan zinema.

Zinemaren mundua, gizartearen edozein arlo bezala, oso maskulinizatuta dago, are gehiago hasi zinenean. Zaila izan zen sartzea?
Emakumeen begirada isildua izan da. Baita literaturan ere. Oraindik ez dago zinemagile edota idazle aipagarrien zerrenda handia. Eta garrantzitsua da erreferenteak izatea. Agnieszka Holland zinemagilearen film bat proiektatu zuten Iruñeko Emakumea eta Zinema erakustaldian eta bere filma ikusi nuenean pentsatu nuen hori zela nik egin nahi nuen zinema. Eta posiblea zela zinema handi bat egin. Beraz, motore bat behar dugu, erreferenteak behar ditugu. Idazleekin berbera gertatzen da. Feminismoak lan handia egin du istorioak eta pertsonaiak azaleratzen. Esaterako, Emiliana de Zubeldiarena. Konpositorea izan zen duela mende bat eta munduan zehar bidaiatu zuen. Berak egin bazuen, nola ez dut nik egingo?

Nola da gaur egungo egoera?
Oraindik maskulinizatuta dago. Film bat egitea bizitza kostatzen zait. Yoyes egin ondoren, arrakasta handia izan zuenez eta sariak irabazi zituenez  nire hurrengo filma bakarrik salduko zela pentsatzen nuen. Madrileko ekoizleek esan zidaten oso opera prima ona zela, ea nola egin nuen. Eta nik uste nuen nire lagun gizonek bezala errazago izango nuela dena. Ekoiztetxe bat etorriko zela edozein lana egiten proposatuz. Baina nik bizitza bilatu behar izan dut, ekoiztetxea sortu behar izan nuen, eta idazteaz eta zuzentzeaz gainera zailena egiten dut ere: finantziazioa lortu.

Etengabe borrokan.
Bai, beti borrokan. Baina oso une onean gaude. Energia handiko une batean gaude. 2018 urtea argitasun beteriko urtea izan da feminismoaren garapenean. CIMA emakume zinemagileen elkartea sortu genuenean jendeak ez zuen momentu hau iritsi zela irudikatzen ere egiten. Hollywoodeko emakumeek gure diskurtso berbera dute. Madrideko artistak ere mugitzen ari dira. Feminista hitza duela ez hainbeste iraindutako hitz bat zen, eta gaur egun erabiltzen da. Film bat aurkezten nuenean eta honi buruz galdetzen zidatenean aho txikiarekin esaten nuen film porrotera eraman nezakeelako. Baina oso denbora gutxian indar handia hartu du. Eta jarraitu behar dugu.
 

Atzera begirako bikoitza

Euskadiko Filmategiak Helena Tabernaren inguruko atzera begirakoa antolatu du. Aurreko astean Yoyes filmaren emanaldia egin zuten eta Tabaernaren eta Agnieszka Hollanden arteko solasaldia izan zen. Emanaldi guztiek aurkezpena izanen dute: "proiekzioak planteatu zidatenean esan nien ez nekiela nor etorriko ote zen, izan ere, nire filmak askotan jarri baitute telebista". Hala ere, arrakasta handia izan zuen atzera begirakoaren lehenengo emanadiak. "Yoyes aurkeztu nuenean Donostiako zinemek ez zuten proiektatu nahi izan. Bilbon egin genuen estreinua. Ondoren, Donostiako zinema ezagunetan eskaini zuten". Lan "ona" eta "indartsua" zuela bazekien Tabernak.

Donostiako Tabakaleran
Urriak 18, osteguna
20:00. La mujer de Lot (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana de Zubeldia (1993) eta Nerabe (1996) film laburrak.

Urriak 25, osteguna
20:00. Busto de poeta (1991), Alsasua 1936 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994).

Azaroak 15, osteguna
20:00. Extranjeras (2003).

Abenduak 6, osteguna
20:00. La buena nueva (2008)

Abenduak 14, ostirala
20:00. Nagore (2010)

Abenduak 20, osteguna
20.00. Acantilado (2016) Aste honetan mustu dute Euskadiko Filmategiak Bilboko Arte Ederretako museoan izanen duen egoitza. Mustutzeko Tabenaren atzera begirakoa eginen dute. "Filmategiek egiten duten lana oso garrantzitsua da, eta ohore bat da niretako Bilboko egoitza nire lanekin mustutzea". Bihar, urriaren 13a, larunbata, hasiko da jardunaldia La mujer de Lot, 87 cartas de amor, Emiliana de Zubeldia eta Nerabe film laburren proiekzioarekin.

Bilboko Arte Ederretako museoan
Urriak 13, larunbata
18:00. La mujer de Lot (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana de Zubeldia (1993) eta Nerabe (1996) film laburrak.
20:00. Busto de poeta (1991), Alsasua 1936 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994).

Urriak 20, larunbata
19:00. Yoyes (2000)

Azaroak 3, larunbata
19:00. Extranjeras (2003)

Azaroak 17, larunbata
19:00. La buena nueva (2008)

Abenduak 8, larunbata
19:00. Nagore (2010)

Abenduak 15, larunbata
19:00. Acantilado (2016)

Elkarrizketa hau Guaixek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
“Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak”

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


From Ground Zero: genozidioa lehen pertsonatik kontatzen digun filma

2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude