Nekazaritza ekologikoaren inguruko erakusketa iraunkorra abiaraziko du ENEEK-ek

  • Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak uztailaren 20an jarriko du martxan erakusketa, Amorebieta-Etxanon.


2016ko uztailaren 20an - 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Inaugurazio ekitaldian Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, Roman Bengoa ENEEK-eko presidentea eta Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkatea izango dira.

Zertan datza?

Hiru taldetan sailkatuta –nekazaritza, abeltzaintza eta eraldaketa– eta ikus-entzunezko materialaren bidez Europako ekoizpen ekologikorako arauak azalduko dira. Laugarren atal batean “ziurtapen ekologikoa onartzean eragileek gardentasunarekin egiten duten ‘konpromisoa” azalduko da.

Elikagaien ekoizpenerako daukagun lur-azalera murritza –planetaren azaleraren %6,25 dagokio lur-eremu horri– irudikatuko da sagarra handi batean.


Eguneraketa berriak daude