25.000 pertsona elkartu dira azaroaren 7tik 9ra Miarritzen antolatu den Lurrama azokaren 20. edizioan. Laborantza herrikoia ezinbestekoa dela aldarrikatu dute antolatzaileek zein ekoizleek, eta erronkak azpimarratu dituzte etorkizunari begira. ARGIA eta Bizi Baratzea ere bertan izan dira, eta Egonarria saioaren zuzeneko emankizun berezia eskaini dute Kanalduderekin batera.