Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

  • Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta gainera, bere diskurtsoaren arabera arazorik ez dagoela iradokitzea.

Gotzone Sagarduik azalpenak eman ditu Osasun Batzordean. (Argazkia: Eusko Legebiltzarra)

2022ko abenduaren 19an - 11:00
Azken eguneraketa: 13:18

"Ostiralean ez zenituen azalpenak eman", gogoratu dio Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak sailburuari, artean Gotzone Sagarduik hitza hartu gabe zuela. Dena den, Uberari ezer gutxirako balio izan dio haren hitzartzeak; haserre mintzatu zaio Sagarduiri: "Ze konfiantza eman behar dizuegu ez bazarete gai gure kritikak entzun eta erantzuteko? Mespretxuz hartzen gaituzue". Bide beretik PPko Laura Garrido ere, erantzunik ez jasotzea "frustragarria" dela esan du; Elkarrekin Podemos-IUk ere, "nekagarria" dela esan eta gehitu du, Donostiatik harago doala auzia. Gobernua sostengatzen duten bi alderdien arabera, ordea, "gardentasun eta komunikazio ariketa" egin du Sagarduik ganberako alderdi guztien aurrean.

Bukatzeko, laugarren hitzartzean eta bekokia zimurtuta, Garrido, ahots-tonua altxatuta, horrela mintzatu zaio: "Aizu, uste dut aintzat hartu beharko zenukeela, bigarren aldiz jarraian, oposizioko lau alderdiok esaten ari gatzaizkizula ez dituzula gure galderak erantzuten. Ihes egiten ari zara, gutaz paso egiten duzu, eta oso larria da; honek ekartzen du sua are gehiago indartzea".

Auzia itxitzat eman nahi izan du Gotzone Sagardui Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, bi aldeen arteko elkarrizketa "bideratua" dagoela esanez. Jakina da ikuspegi bera partekatzen ez zutelako kaleratu zutela Donostia Ospitaleko zuzendaritza-taldea, baina arrazoiak ez ditu aletu ere egin. Adierazi duen bakarrenetakoa izan da medikuntza bilakaera zientifiko handian murgilduta dagoela –"Denbora laburrean gauza asko aldatuko dira: tratamendu eta terapia pertsonalizatuagoak...–, eta aldaketa horiek pertsonal faltarekin uztartu beharko direla. Gauzak horrela, aitortu du "erronka handiak" dituela Osakidetzak, eta zerbitzuburuek aldarrikatzen dituzten "hainbat kontutan txiki aurkitzen dela" osasun zerbitzu publikoa. Hala eta guztiz ere, edozein murrizketa eta zerbitzuaren hustea baztertu egin du Sagarduik, eta "iritzi-talken gorabeheran", lasaitasuna eskatu du: "Elkarrizketak hasi dira, eta beraien bidea egin behar dute". Hori esanaz, gatazkaren karpeta itxi egin du Sagarduik.

Urkullu: "Barne-komunikazioa hobetu behar da; ez dago murrizketarik"

Osasun Sailak eta Jaurlaritzak "autokritika" egin behar dutela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, Donostia Ospitalean gatazka lehertu eta hiru astera. Lehenbiziko aldiz erabili du "autokritika" hitza EiTBri eskainitako elkarrizketa honetan; hogei egun baino gehiago igaro dira Donostiako zuzendaritza biluzik geratu zenetik: bi goi-agintari kargugabetu zituen Osakidetzak, eta atzetik etorri ziren hiru dimisio –kide bakarra geratu zen zuzendaritzan–. "Berregituraketa" mugimenduak azkar batean egin zituen Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, eta jazarpenak egiteagatik salatua izan den eta iraganean zuritu egin duen pertsona bat ezarri zuen buruzagitzan.

Hain justu ere, goizean lau orduz batzartuta egon dira Osakidetzaren goi-zuzendaritza, Donostia Ospitaleko zuzendaritza-talde berria eta zerbitzuburuen ordezkaritza bat. Asteartean langile guztiei komunikatuko die bertan hitz egindakoa, eta aurreikusi dute beste antzerako bilera bat egitea, Eguberrietako oporren bueltan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Eguneraketa berriak daude