Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

  • Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.

Ekainean egin zuten manifestazioa.

2022ko abenduaren 19an - 12:55
Azken eguneraketa: 14:13

Datorren ostegunean, hilaren 22an, goizeko 11:00etan ospitaleen atarian protestara biltzeko deia egin dute eta 13:00etan, berriz, lehen arretako anbulatorio guztietan, eta mahai gainean jarri dute urte berriarekin batera kalera itzultzea, uda atarian egin zuten gisan. Aldarrikapenak bide beretik doaz, baina "larriagotu" egin da egoera; Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten ari dela salatu dute.

Ohar bidez jakinarazi dutenez, begi bistakoa da osasun publikoaren hondatzea, bai profesionalentzako, baita herritarrentzat ere, eta Jaurlaritzaren propagandak ezin du ezkutatu jada herritarrek lehen pertsonan jasaten duten egoera.

Hilabeteak dira sindikatuek eta agintariek osatzen duten Mahai Sektoriala ez duela fruiturik eman; are gehiago, azken saioak ez dira egin ere. Askotan ikusten ez den bezala, alor honetan bat eginda agertu dira sindikatuak, eta horren ageriko, aurten gutxienez bi aldiz altxa dira guztiak batzarretik.

Azken aldiz abenduaren 7an bildu ziren Osakidetzako zuzendaritzarekin, Gotzone Sagardui han zela. Sindikatuen arabera, negoziatzeko batere borondaterik ez zuen erakutsi eta "inposaketaren bide bertikalarekin" jarraitzeko asmoa erakutsi zuen. Existitzen ez den negoziazio mahai bat irudikatzen du Osasun Sailak, sindikatuen arabera.

Horrez gain, sindikatuek bezala oposizioko alderdi politikoek ere badiote, "gobernantza eredua aldatu behar dela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude