Donostia ospitaleko zerbitzuburuek mobilizazioak eten dituzte ostiralera arte

  • Eguerdian iragarri dute erabakia, “elkarrizketan aurrera pausoak” ematen ari direla argudiatuta.

(Argazkia: EiTB Boulevard)

2022ko abenduaren 13an - 15:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Seigarren egunez Donostia ospitale aurrean elkartu dira osakidetzako hainbat langile astearteko 8:15etan, zerbitzuburuek deituta. Neurologiako zerbitzuburu eta bozeramaile Adolfo López de Muniainek bestelako tonu bat erabili du egoeraren balorazioa egiteko, aurreko egunekin alderatuta. Adierazi du “itxaropenerako bidea” atzeman dutela “diskurtso politikoan”.

Astelehenean, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi zuen osakidetzako langileek egiten dituzten eskaerak “ulertzen” dituela, eta gatazka bideratzeko saiakera egingo duela Jaurlaritzak. Ziurtatu zuen “denak erabat ados” daudela helburuan, arretaren hobetzean alegia, eta afera dela “nola eta nork egiten duen”.

“Gure ustez, Donostialdeko ESIko profesionalek planteatzen dituzten zenbait gaik zerbitzuak hobeto berrantolatzea ekar dezakete, eta, nolabait, zerbitzuei buruzko erabakiak irizpide teknikoekin hartzea, baina betiere eraginkortasunik onena bilatuz. Horretan, lehendakariak atzean gauzka erabat", adierazi du López de Munian zerbitzuburuak gaurko kontzentrazioan.

Eguneroko mobilizazioen etena gaur eguerdian iragarri dute zerbitzuburuek, hainbat hedabidek jaso dutenez. Ser irratiak jaso duenez, arrazoia da “elkarrizketan aurrera pausuak” ematen ari direla.


Osakidetzako gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.