"Langileok tratu hobea behar dugu; horrek zerbitzuaren kalitateari eragiten dio"

  • Politika egin eta Jaurlaritza edota EAJri min egitea ez dela osasun langileen asmoa, eta gatazka hau ez dela zentroen arteko lehia ere adierazi du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak Euskadi Irratian.

felix zubia elhuyar

2022ko abenduaren 12an - 15:00

Bereziki pandemia garaian ezagun egin den Felix Zubia medikua ari da ahotsa jartzen Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestei –Zainketa Intentsiboen Unitateko burua da Zubia–. Azken bi igandetan, Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioan, egoera gertuagotik ezagutzeko parada eskaini du Zubiak.

Igandean, ezer baino lehen, hiru mezu luzatu nahi izan zituen gertaerak argitze aldera: politika egiteko asmorik ez dutela, eta mugitzen dituena, osasun zerbitzu publikoa dela; Osakidetzaren eredu bertikala oso kezkagarria dela, nahiz eta erabakitzeko ahalmena duen Osasun Sailak, langileek ere aitortzen dietena, baina uste dute pazienteen alboan dauden langileen iritzia kontuan hartu beharko lukeela zuzendaritzak; eta azkenik, behin-behinekotasun tasa handiegiak dituela Osakidetzak eta langileen baldintzok zerbitzua kaltetzen dutela. Hain justu ere, 45.000 langile baino gehiago ditu Osakidetzak, eta behin-behinekotasun tasa ia %50ekoa da. Zubiak adierazi duenez, azken urtetako politiken ondorio da egoera hau, eta arazoa ez da Donostian ardaztu behar: "Osasun sistema osoak duen arazo bat da, urtetatik datorrena eta berehala konponduko ez dena".

Kontratazio politiken aldaketaz ere hitz egin du Zubiak: "2006an belaunaldi aldaketa zetorrela ikusi zen, eta jarraian iritsi zitzaigun krisi ekonomikoa. Osasun-langileen erreleboa ez zen behar bezala egin, behin-behinekotasuna izugarri handitu zen eta lan-baldintzak. Orduan ikusi zena eta irizpide ekonomikoengatik egin ez zena, orain ordaintzen ari gara". Horrez gain ere, egungo egoerarekin bat, gizartearen zahartzearen aurrean esku hartu beharko dela aipatu du medikuak, osasun eskaria nabarmen handituko baita.

Urkulluk "erabateko konfiantza" sailburuarekin

Noticias taldeari asteburuan eskainitako elkarrizketan Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisio eta kargugabetze hots guztiak erabat baztertu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Ez da halakorik gertatuko, "azalpen xehatu eta bikainak" eman dizkiotelako sailburuak eta Osakidetzako zuzendari nagusiak, eta "erabateko konfiantza" du Urkulluk. Egoera baretuko dela uste du, eta lasaitasuna bezala, "eztabaidarako eta hausnarketarako prozesua" zabaltzen dela jakinarazi du: "Ez dut uste ezer itxitzat jo dugunik eta ez denik posible esandakotik ezer hobetu daitekeenik; orain bai, ekarpenak jaso eta arretaz entzuteko unea daukagu. Donostia Ospitalean behin-behineko zuzendari kargua hartu duenak (Agustin Agirre), dagoeneko esan du zerbitzuburu guztiekin batzartuko dela". (Hain justu ere, zuzendaria berria salatu egin dute OPEetan irregulartasunak agerian utzi zituen langilea jazartzeagatik).

Sagardui, momentuz isilik

Astelehen honetan, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean agerraldia hitzartua zuen Gotzone Sagarduik, euskararen normalizaziorako prozesuaz azalpenak emateko berez. Bada, horretara mugatu da Sagardui, eta saihestu egin ditu oposizioak egindako dozenaka galdera. "Gogoratzen dizuet agerraldia eskatuta daukadala Legebiltzarrean", adierazi du Sagarduik. Azalpenak exijitu eta oposizioko alderdiek sailaren titularraren dimisioa ere eskatu dute azken astean; ostiraleko kontrol saioan, dagoeneko baieztatu dute, aurrez aurre jarriko direla oposizioa eta Osasun sailburua.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude