Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

  • Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122 kazetari baino gehiago hil dituzte sionistek zortzi hilabetean.


2024ko ekainaren 19an - 07:53
NBEko auto bat, Gazan. Argazkia: Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Gaza leku arriskutsuena da laguntzaile humanitarioentzako”, adierazi du UNRWAk. Urriaren 7an Gazaren aurkako azken erasoaldia hasi zenetik, UNRWAko 193 kide hil ditu Israelek eta, erakundearen arabera, historiako heriotza tasa altuena izan da.

Azken zortzi hilabeteetan maiz salatu izan du NBEak Israelek “berariaz” egin diela eraso laguntzaile humanitarioei. NBEkin lan egiten duten pertsona guztiek jakinarazten diete sionistei uneoro haien kokapena, eta bidaien ibilbideak, gatazketan lan egiteko irizpideen arabera. Hala ere, nazioarteko erakundeak ohartarazi du Israelek ez duela betetzen laguntzaile humanitarioekin daukan konpromisoa, “nazioarteko legea urratzen du beste behin ere”.

Kazetariak ere jo puntuan

NBEn arabera, urritik 122 kazetari baino gehiago hil dituzte sionistek, eta beste hainbat zauritu. Ahots deserosoak isilarazteko estrategia salatu du NBEak, eta gaitzetsi egin ditu hedabideetako langileen hilketak. 2023an mundu osoan hildako kazetarien %75 Gazan hil zen, azken hiru hilabeteetan soilik. NBEko adituek adierazi dute kazetarientzako leku “hilgarri eta arriskutsuena” bilakatu dela Palestina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!