Ekainaren 11n, asteartean, 39 urte bete dira gure anaia Jose Miguel Etxeberria Álvarez, Naparra, bahitu eta bortxaz desagerrarazi zutenetik, BVE taldeak erreibindikatu zuen ekintza batean. 1981eko ekainaren 14an, Alegia-Tolosaldeako plazan (han jaio baitzen gure aita Patxi), bere oroimenezko lehen ekitaldia egin genuen. Bi urte geroago, ekitaldi hau familiaren baserrian hasi zen egiten. Bertan anaia gogoratzeko monolito bat ezarri zen, eta han, azken hogeita hamabost urteetan, ekainean, egin izan dugu anaiaren omenaldia, etengabe.
Joan den urteko ekitaldia oso berezia izan zen. 2018ko maiatzean lortu genuen prozedura judiziala abiaraztea, Landetan bigarren indusketa martxan jartzeko, berriz ere anaiaren hilotza aurkitzeko esperantzarekin. Horrek arnasa hartzeko aukera eman zigun.
Une honetara iritsira, gogoratu behar da 2015eko abenduan, CESIDeko agente ohi batek Iñaki Errazkin kazetariari eman zizkion datuei esker, lortu zela kasua berriz irekitzea Audientzia Nazionalean, 2016ko irailean. Hori dela-eta, 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titular Ismael Moreno epaileak erregu-eskaera egin zion Frantziako justiziari indusketa bat egiteko; horretarako, Paco Etxeberria forentseak egindako peritu-txostenak garrantzizkoak izan ziren, haietan esaten baitzen agente ohiak egindako deskribapenaren arabera, bi toki zehatz izan zitezkeela gure anaiaren gorpuzkiak egoteko toki probableenak.
Frantziako agintari judizialek eta poliziak sei hilabeteko lana egin zuten, eta horren ondoren finkatu zen indusketa egiteko eguna: 2017ko apirilaren 4a. Frantziako agintariek erabaki zuten txostenetan aipatzen zen toki bakar batean zulatzea, eta bigarren tokian indusketa egitea erabat baztertu zuten. Goizez eta arratsaldez bost orduz aritu eta gero, ezer aurkitu ez zutelarik, indusketa lanak amaitu ziren. Horrenbestez, Frantziako agintarientzat beteta geratu zen Moreno epaileak erregu-eskaeran eskatzen zien lana. Hori horrela, bai Audientziako epailea eta bai fiskaltza kasua berriz ixtearen alde agertu ziren. Irtenbide bakarra geratzen zitzaigun: legearen eta epaitegien bihurguneetan borrokan segitzea bazter utzitako bigarren tokian begira zezaten lortzeko.
Eta gure harridurarako, aurkeztu genuen apelazio-errekurtsoa onartu zen, eta ontzat eman zituen gure eskaerak; horien artean, erregu-eskaera berri bat egitea Frantziako agintariei, bigarren gune horretan ere indusketa egin zedin. Beraz, Ismael Moreno epaileak berriz egin behar izan zien erregu-eskaera Frantziako agintariei. Lehen saioan aldez aurretiko ikerketa guztiak eginda zeudenez, ezkor jarrita ere, uste genuen bigarren indusketa hau 2018ko udazkenean egingo zela, beranduenez ere.
Egunak bazihoazen, eta espero genuen deia ez zen iristen. Gure amatxok hasieratik zekien bere etsairik handiena denbora zela. Jakitea eta sentitzea itzaltzen ari zarela, eta ez duzula lortu bizitza oso bateko borrokarekin lortu nahi zenuena: zure ondotik eramandako semea berreskuratzea. Joan den azaroaren 29an ama zendu zen. Bi aste lehenago, etxean, hauxe esaten zidan: “Eneko, zer gertatzen ari da? Nik ezin dut gehiago itxaron. Goazen toki hartara eta geronek egingo dugu”. Nik esaten nion, “zer ama, pasatuko gara aurretik baserritik, aitzurrak hartzeko? Eutsi, ama, eutsi. Etxera ekarriko dugu. Eutsi".
Eta gaur da eguna, bigarren erregu-eskaera egin eta hamahiru hilabete pasatu diren honetan, oraindik ez daukaguna erantzunik Frantziako agintarien aldetik. Oraindik ez diote Espainako justiziari erantzun, eta guk ez dakigu zer arrazoi duten bigarren indusketa hau geroratzeko. Ez zaigu buruan sartzen zer arrazoi egon daitekeen horretarako.
Aurten, gure ama Celes ez dagoenez, erabaki dugu ez egitea omenaldi-ekitaldirik. Inork ez dezala pentsa horrek esan nahi duenik amore ematen dugula. Ezta pentsatu ere. Jose Miguelen gorpuzkiak berreskuratzeko borrokan segituko dugu, jakitun garelarik, Nazio Batuen Erakundeak aitortu zuen bezala, bortxaz desagerraraziko biktima baten familiarrak garela, eta hortaz eskubidea daukagula egia jakiteko, justizia eskatzeko, erreparaziorako eta gertaerak errepikatuko ez diren bermea edukitzeko. Beraz, erabaki hau une honetan ireki nahi izan dugun parentesi bat bezala ulertu behar da.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan gurekin egon diren pertsona eta kolektibo guztiei. Badakigu beren laguntzarik gabe ez genuela lortuko lortu dugun guztia. Eta badakigu, halaber, parentesi hau ixtea erabakitzen dugunean, beren laguntza guztia izango dela beharrezkoa, berriz ere; beharrezkoa eta ongi etorria.
Eneko Etxeberria Alvarez, "Naparra"-ren anaia da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]