“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

  • Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez bestea... baina, edozein kasutan, urte hauetan guztietan asmatzen eta sortzen joan garen hausnarketa, eztabaida, praktika eta kontzeptuak, politizatzen eta eraldatzen joan garen hori guztia islatu nahi izan dugu, horien guztien bitartez, gure sindikalismo feminista propioa gorpuzten joan gara", irakurri daiteke hitzartzean. LABek 50 urte bete berri dituela, mende erdiko ibilbide horretan sindikatuak feminismotik irekitako bideen, tresnen eta erronken berri ematen digu liburuak. Maddi Isasi idazkari feministarekin mintzatu gara.

Ezkerretik eskuinera, Maddi Isasi –elkarrizketatua–, Garbiñe Aranburu eta Eli Etxeberria.

2025eko otsailaren 06an - 12:51
Azken eguneraketa: 14:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urrats guziak ezin aipa, baina bai 1996koa. Urte horretan eratu zuten LAB Emakumeak adarra, sindikatua sexu-zapalkuntzaren kontra borrokatzeko tresna bihurtzeko eta feminismoari buruzko hausnarketa estrategikoa eta taktikoa bultzatzeko asmoz.

Lehenengo harria izan zen, nahiz eta aurretik ere hainbat emakumek bidea urratu zuten. Emakume Arloa erditze luze eta zail baten modukoa izan zen, baina, posible izan zen, gogor eta bultzaka, emagin lanak egin zituzten sindikatuko hainbat kideri esker. Oso maskulinizatutako eta bereziki industrian zentratutako sindikalismoa zen orduan, emakume langileen premiak eta errealitateak erdigunetik oso urrun kokatzen ziren. Emakume Arloa 2017an bilakatuko zen Idazkaritza Feminista.

Bide hori irekitzen aritutako emakumeen indarra eta ausardia badira azpimarratzekoak.

Horiei begira, liburu hau bada aitortza eta eskertza ariketa bat. Nahiz eta badirudien asko daukagula irabazita, esan beharra dago gaur egun ere ukaezina dela tentsioa mantendu beharra, feminismoak eremu guztietan eragin ahal izateko, eta beraz, sindikalismoan ere.

Sindikalismo feminista baten bidean, dena da berrikusi behar: liderraren figura, negoziazio mahaiko dinamikak, borrokalariaren iruditeria… dena.

Erabat. Askotan esaten dugu sindikalismo feminista praktikatik eraikitzen ari garen kontzeptu bat dela. Guk urteak daramatzagu borrokan, sindikatu osoak ikuspegi feminista barneratzeko helburuarekin, eta emandako urrats garrantzitsuak jasotzen ditu liburuak –kapitala/lana gatazkatik kapitala/bizitza gatazkara saltoa, idazkaritza feminista sortzea, berdintasun planetik plan feministara saltoa...–, baina eraldaketa feministarako proposamen integralak egin behar ditugu. Noski, ez gara maila teorikoan bakarrik gelditu behar, eta praktika sindikalean ere gauzatzeko tresnak behar ditugu.

Nolakoa da gizonen postura? Erresistentzia egon izana aipatzen duzue liburuan.

Liburu honen bidez nahi ukan dugu prozesuaren berri eman, baina gehiegi makillatu gabe. Ez genuen nahi bide perfektu bat bezala aurkeztu, hori izango litzatekeelako sindikatuan izandako minei eta haserreei bizkarra ematea. Egon gara bueltak ematen, ikusteko guzti hori nola jaso liburuan. Uste dugu liburuak izan behar duela tresna bat gaur egun dauden erresistentziak, igual ez direnak hain esplizituak, interpelatzeko, izendatzeko eta hortik zerbait mugiarazteko.

"Sistemak bazterretan kokatzen dituen langile guztientzako sindikalismo nahi dugu egin, eta horretarako kuestionatu behar dituzu sindikalismoa egiteko modu klasikoak"

Feminismoarekiko apustua egiterakoan, tresnak jarri behar dira, eta eraldaketa planteatzeko konpromiso kolektibo bat behar da. Kontziente gara bizi garela bizi garen errealitatean eta patriarkatua ez dela zerbait gugandik kanpo dagoena. Horregatik jarri ditugu hainbat tresna martxan eta horietariko bat da IV. Plangintza Feminista.

Zer dakar IV. Plangintza Feministak?

Epe ertaineko hausnarketa apustu bat da, guti gora behera hemendik lau urtera begira landutakoa. Genero ezberdintasunak gainditzetik harago, nahi dugu LAB izatea Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua, hau da, LAB bere horretan eragile feminista bilakatzea. Nolabait orain arte feminismoa ekarri dugu sindikatura, eta orain planteatzen dena da beste salto bat ematea: LAB bere horretan eragile feminista bilakatzea. Horrek esan nahi du ikuspegi transbertsala izan behar duela, feminismoak ez duelako izan behar idazkaritza feministatik gehitzen dugun zerbait. Hor egon behar du osasun azterketak egiterakoan, negoziazio kolektiboan garenean, beste sindikatuekin harremantzerakoan, langileen asanbladak egiterakoan, bilera horien ordutegiak finkatzerakoan... beti.

Azken urteetan urratsak eman ditugu feminismorantz. LABek propioki badauka eskola feminista bat, Emaginekilako hitzarmen bidez, Ikusmira aldatuz programaren bidez bagabiltza sindikatuko liberatu eta egitura ezberdinetan feminismoa txertatzeko oinarrizko kontzeptuak lantzen, ikuspegia eta egoera eraldatzeko tresnak ematen. Indarkeria matxisten kasuak kudeatzeko protokoloa ere hor daukagu. Baina ikusten genuen badela garaia urrats bat gehiago emateko, LAB bere horretan eragile feminista bilakatzeko. Bide hori amaigabea da. Erabaki kolektibo horren parte diren heinean, gizonek egin izan dute urrats bat, baina oraindik ere erresistentzia handiak daude. Pribilegioei buruzko lanketa etengabea egitea eskatzen du ikuspegi feminista integratzeak. Hori lan handia da, pedagogia lan handia da.

Antirrazismotik ere badabil LAB aldaketa batzuk bideratzen.

Sistemak bazterretan kokatzen dituen langile guztientzako sindikalismoa nahi dugu egin, eta horretarako kuestionatu behar dituzu sindikalismoa egiteko modu klasikoak. Norentzat ari gara sindikalismoa planteatzen? Emakumeen beharrak kontuan hartzen dira? Pertsona arrazializatu eta migratuenak? Galdera horiek denbora guztian buruan izanen dituen egitura bat izaten saiatzen ari gara.

Ezin aipatu gabe utzi 2022ko greba orokor feminista.

Aurretik beste aurrekari batzuk izan ziren eta horiek egin zuten posible greba orokor feminista. 2017ko kongresua aipatu beharra dago, zeinetan kapitala/lana gatazka kapitala/bizitza gatazkara zabaldu genuen. Lana/kapitala gatazkari erantzungo zion tresna bat izatetik, bizitza/kapitala talka horretan eragingo duen subjektu bat izatera pasatzeko urratsa erabaki genuen. Lana beste modu batera kontzebitzea dakar horrek, zaintza lanei ikusgarritasuna emanda, bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan guzti horiek ikusgarri egiteko. 2022an etxeko langileen saila sortu genuen. Guztiz indibidualizaturik nahi gaituen sistema honetan antolaketa kolektiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta hori ez bakarrik fabriketako langileentzat, baita sistemak bazterretan kokatzen dituen beste eragileentzat ere. Hori horrela, greba orokor feminista antolatzeko baldintzak hor zeuden. Mugimendu feministatik ere hausnarketa bat eman zen eta zaintzaren auziari zentralitatea eman eta agenda politikoan kokatzeko erabakia hartu zen. Mugimendu feministaren eta sindikalismoaren arteko elkar-aitortza horretan urrats bat eman zen, eta horrek ireki zuen agenda sindikalean aldarrikapen feminista horiek txertatzeko aukera. Mugimendu feministarekin aliantzak indartzeko apustua egiten dugu, eta zentzu horretan urratsak ematen gabiltza: Denon Bizitzak Erdigunera dinamikaren baitan jarraitzen dugu, Herri Akordioan zehazturiko aldarrikapen horiek negoziazio kolektibora eramateko konpromisoetan sakontzen gabiltza...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Hizkuntza inklusiboak “ikuspegi berdinzaleagoa” garatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Harrotasunez bete dituzte Euskal Herriko hiriburuetako kaleak, E28ko manifestazioetan

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat kolektibok deituta sexu askapena eta harrotasuna aldarrikatu dituzte larunbatean Euskal Herriko hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Loratuz Lotu, Anitzak, Lumagorri eta Sumin Trans taldeek jaso dute Ehgamek... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Eguneraketa berriak daude