Nagore Laffage omenduko dute Irunen, bere erailketaren hamargarren urtemugan

  • Iruñean astelehenean egin zioten omenaldia, eta Irunen larunbatean ekarriko dute gogora.


2018ko uztailaren 05an - 13:26
Nagore Laffageri Iruñean egindako omenaldia

Irungo hainbat emakume elkartek eta Udalak egin dute Nagore Laffage gogora ekartzeko deialdia. Larunbatean burutuko da, 10:00etan, eta ekitaldian Laffage oroitzen duen pankarta bat zintzilikatuko dute udaletxeko balkoitik.

Urtemugarekin batera, kasuaren gainean egindako ‘Nagore’ film dokumentalaren eskubideak aske utzi ditu Helena Taberna zuzendariak. Indarkeria matxistaren inguruko kontzientziazioa sortzeko helburuz, edozein elkarteri eman nahi dio dokumentala proiektatzeko aukera.

2008ko Sanferminetan hil zuen Laffage irundarra Diego Yllanesek. Akusazioak hilketatzat jotzea eskatu bazuen ere, Yllanes epaitu zuen zinpekoen epaimahaiak homizidioa izan zela ebatzi zuen. Epaiak hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zion arren, baldintzapeko askatasunean da martxoaz geroztik. Psikologo titulua duen Yllanesek debekatua du 2020ra arte Osasungintza Publikoan lan egitea, baina 2017ko uztailean hirugarren gradua lortu zuenetik Madrileko klinika pribatu batean da lanean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude