Nafarroaren Egunak 41 edizioa burutu du Baigorrin arrakastaz

  • Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, urte bat gehiagoz Frantzia eta Espainia arteko mugaren gainetik euskaltzaleen topaleku bihurtu dira Baigorriko plaza eta karrikak, larunbat eta igandez. 41. edizioa zuen aurten Nafarroaren Egunak.


2019ko apirilaren 29an - 09:28
Jendetza Baigorrin elizako plazan eguerdiko ongi etorri ekitaldian. (Argazkia: Adolfo Araiz)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larunbatean, 27, Nafarroaren Egunaren bezperako musikaldi klasikoa burutu dute Baigorrin. Aurtengoan Charles Chaplinen The Kid (Mutikoa) film mutu klasikoa eskaini dute plazan, irudiak Xare Laborategia orkestraren musikarekin nahastuta. Chaplinek berak 1921ean konposatutako musikarentzako Timothy Brockek egin moldaketak erabili dituzte, Txaber Fernandezek gidatutako kontzertuan.

Igandean, 28, Nafarroaren Eguna funtsean dantza eta festa eguna izan da, tartean eztabaida, aldarrikapen eta bestelakoek ere beren lekua izan duten arren. Eguartean  Tuterako, Garaztarrak eta Luzaideko dantza taldeak ibili dira Baigorrin gora eta behera, ondotik zituztela Ezpela eta Uztaritzeko ziganteak, Kuxkuxtu txaranga, Nafarroa osotik iritsitako gaiteroak, makilariak, Anhauzeko basaldunak, trikitilariak, bertsolariak...

Eguerdian bazkari eta bazkalondo klasiko bezain luzea horretarako espres prestaturiko xapitoan, bertso eta kanta tartean. Eta ondoren, hainbat kontzertu: Izaki gardenak, Bashainarak taldearen dantza ikusgarria, Kiki Bordatxo, Eskean Kristo, Diabolo Kiwi, Deluxe... Dena aspaldiko eguraldi eguzkitsuenean eta, batik bat ilunabarrean, begi bat Nafarroa Garaiko bozketaren ezustekoei adi jarrita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
Eguneraketa berriak daude