Nafarroan 10.000 langiletik 254k parte hartu dute grebetan azken urtean


2013ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nafarroa da, espainiar Estatuko lurraldeekin alderatuta, grebetan parte hartzaileena. (Argazkia: eitb.com) eitb.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EAEn 10.000tik 91,9 langilek greba egin duela adierazten du argitaratu txostenak.

Bestalde, EAEk lortzen du greba kopuru altuena enpresa kopuruarekin alderatuz. 100.000 enpresako 131 greba egin dira, 2012an baino %30 gehiago. Espainiar Estatuarekin alderatuz, gainera, aldea nabari da: 21,5 greba egiten dira enpresa kopuru berdineko.

Bataz besteko soldatak hobeak

Adecco enpresak Hego Euskal Herriko lurraldeetan lan gatazka azpimarratzen badu ere, esaten du zonalde horietan direla soldata hobeak. EAEko hilabeteko bataz besteko soldata 623 euro altuagoa da Espainiako baxuena den Extremadurarekin alderatuta. Nafarroakoa, EAEkoa baino baxuagoa bada ere, bataz bestekotik gora dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude