Nafarroako Parlamentuan betatutako SOS Arrazakeriako kidea: “Parte hartzeko eskubidea urratu digute”


2014ko urtarrilaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Villahizán, ezkerraldean. (Arg: Info7) Villahizán, ezkerraldean. (Arg: Info7)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argi dauka Villahizanek ateak ixtea “gehiegikeria” dela, eta adierazpen askatasunaren kontra egiten duela.

Azaroaren 14an Oinarrizko Errentaren Erreforma onartu zuen Nafarroako Parlamentuak eta Oinarrizko Errentaren Aldeko Taldea bertan izan zen, neurri “sozialagoa” aldarrikatzeko. “Oinarrizko Errenta denontzat!”, oihukatu zuten euren desadostasuna adierazi asmoz, eta Alberto Catalan Parlamentuko presidenteak legaldi osorako debekatu die Parlamentuko edozein aretora sartzea.

SOS Arrazakeriak etorkinen osasun eskubideen inguruan parlamentariekin bilera zuela jakin zuenean, Villahizán joango zela jakinarazi zion Ganberari. Bertako kideek jakin bazekiten sarrera ukatuta zuela. Dena den, hasiera batean ez zioten inongo trabarik jarri.

“Bilera baino minutu bat lehenago baino ez zidaten esan. Aurretik abisatuz gero, beste pertsona bat joan zitekeen, baina ez ziguten aipatu ere egin”, kritikatu du SOS Arrazakeriako kideak. 

Etorkinen osasun eskubideei buruzko bilera, SOS Arrazakeria gabe

Oinarrizko Errentarekin zerikusirik ez duen gai baten inguruan mintzatzeko joan behar zuen Parlamentura, etorkinen osasun eskubideen karietara, alegia.

“Osasun eskubidea pertsona guztientzat”. Hori da SOS Arrazakeriako ekintzaileak aldarrikatu nahi zuena. Aitzitik, batzordea haren iritzia ezagutu gabe geratu zen.

Info7k eman dio osasunaren inguruan adierazi behar zuena ezagutzera emateko beta. Argi azaldu du gatazka.

“Espainiako Estatuko Osasun Erreformarekin Nafarroako Lege Forala bertan behera geratu zen. Lege horrek edozein pertsonak osasun publikoan kabida izatea ahalbidetzen zuen. Azkenean, borrokatuta, berriz ere lege forala indarrean jarri zuten. Orain zoritxarrez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea jarri du Nafarroako legearen kontra. Eta bertan behera utzi dute”.

Horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu nahi zien politikariei, SOS Arrazakeriak “beltz” ikusten baitu egoera: “Bazterketari atea ireki diote”.


Nafarroako politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...