Nafarroako Gobernuak torturari buruzko txostena abian jarri du

  • Eusko Jaurlaritzak egindakoaren antzera, Nafarroako Gobernuak astelehen goizean iragarri du herrialdean indar polizialek herritarren aurka erabilitako torturari buruzko txosten ofizialari argi berdea eman diola. Nafarroako Torturatuen Sarearen eskaera nagusietako bat zen.

Torturari buruzko ikerketa ofiziala eskatzen ari da Nafarroako Torturatuen Sarea.

2022ko ekainaren 13an - 11:42

Eusko Jaurlaritzaren txosten ofizialak 2017an jaso zuen 4.000 torturatutik gora izan direla EAEn. Zenbait hamarkadaz Espainiako polizia indarrek sistematikoki torturatu zutela ikusita, Nafarroako Gobernuak ere antzeko ikerketa ofiziala egiteko eskaera indar hartzen ari zen, besteren artean Nafarroako Torturatuen Sarearen bidez. Ekainaren 25erako manifestazioa deituta dute Iruñean.

Astelehen goizean jakinarazi du Txibiteren Gobernuak baietz, herrialdean torturak izan duen eraginaz ikerketa bultzako duela. 70.000 euroko lau laguntza iragarri ditu ondorengo eragileentzat: Medicus Mundi, Magale, Cermin eta IVAC. Ondorengoa aztertu behar dute gobernuaren eskariz: "Tortura eta tratu txarrak Nafarroan 1979tik gaur egun arte".

Aurreko legegintzaldian, Uxue Barkosen Gobernuak 30.000 euroko partida bat onartu zuen lan hau abian jartzeko, baina Nafarroako Epaitegi Gorenak indarrik gabe utzi zuen 2019ko urtarrilean. Espainiako Estatuko Abokatuaren eskaeraren ondorioz izan zen.

Naizek jaso duenez, Euskal Memoriak eginiko ikerketa extraofizialak zenbatu ditu 816 torturaren biktima Nafarroan eta Torturatuen Sareak dio beren kalkuluen arabera, 1.000tik gora izan daitezkeela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude