Nafarroako 2021eko aurrekontuak onartu dituzte

  • Nafarroako Parlamentuak asteazkenean onartu ditu 2021erako Aurrekontu Orokorrak, 4.870,5 milioi eurokoak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 24an - 08:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Foru Gobernuak bigarren urtez jarraian onartu ditu aurrekontuak. Aurreikusten zen moduan, PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek alde bozkatu dute, eta EH Bildu abstenitu egin da. Navarra Sumak, berriz, aurka bozkatu du.

Aurrekontua 4.870.520.378 eurokoa da, horietatik 4.481,4 milioi gastu ez finantzarioari dagozkio eta 389,1 milioi euro gastu finantzarioari. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
Eguneraketa berriak daude