Nafarroak 626 milioi euro emango dizkio Estatuari, Madrilek 76 milioi inbertituko ditu Nafarroan

  • 626 milioi euroko sarrera eta 76 milioiko inbertsioa aurreikusten da Espainiako Estatuaren Aurrekontu Orokorretan. Ezberdintasuna inoiz baino handiagoa izango da, 550 milioi eurokoa.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 24a
Nafarroako Ubidearen obrak (Arg.: obrasespeciales.com)

Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez Foru Erkidegoak Estatuko diru-kutxara bideratzen du lortzen dituen sarrera ez finantzario guztien %18, biltzen dituen bost eurotik bat, alegia. Aurten zifra 626,6 milioikoa izango da. Estatuak, berriz, %25ean murriztuko du Nafarroan inbertituko duena. 76,4 milioi inbertituko ditu eta horietako 45 izango dira Nafarroari itzultzeko AHTren obretarako Estatuari aurreratu ziona, Diario de Noticiasek jakinarazi duenez.

Honela, Nafarroak ematen eta jasotzen duenaren arteko ezberdintasuna maximo historikora helduko da aurten. Estatuarengandik gutxien jasoko duen erkidegoa Errioxa izango da (75,5 milioi euro), bigarren postuan Nafarroa egongo da (552 milioi euro) eta hirugarrenean Balear Irlak (148 milioi euro).

Egoera ez da berria, ordea. Estatuak Nafarroan egin dituen inbertsioak beti izan dira baxuak. Itoizko Urtegia, Esaren handitzea edo Nafarroako Ubidea bezalako azpiegitura handien obra publikoak izan dira finantzatutako proiektu bakarrak. Soilik Jose Luis Rodriguez Zapateroren agintaldiaren garaian apurtu zen joera, inbertsioa 200 milioitik gorakoa izan baitzen 2009an eta 2010ean. Mariano Rajoyren gobernuarekin, berriz, inbertsioa murrizten joan da urtez urte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Aurrekontuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-17 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta.


2018-06-07 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak gogoraraztea, gastu sozial eta zerga gehiagoko Estatua batean oinarrituak.


GŘrtel auziaren epaia atzeratu egin zen, Espainiako aurrekontuen babesa kolokan ez jartzeko

Epaia presio politikoengatik atzeratu da: boto partikularra ez zen maiatzaren 21ean eman Ciudadanosek eta EAJk aurrekontuei emandako baiezkoa kolokan ez jartzeko.


2018-05-24 | Miren Osa Galdona
EAJk PPren aurrekontuak babestu osteko haserrea, hamar txio esanguratsutan

EAJk PPren gobernuaren aurrekontuak babestu ditu "erantzukizunez" jokatu duela iritzita. Konstituzioko 155. artikuluak Katalunian indarrean jarraitu bitartean Rajoyren aurrekontuak ez zituela onartuko berretsi izan du behin baino gehiagotan alderdi jeltzaleak. Hautsak harrotu ditu erabakiak sareetan, EAJk "bere hitza" jan duela iritzita.

 


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuaren aurrekontuen alde bozkatzea erabaki du EAJk

EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuko aurrekontuak, EAJk zer bozkatuko baldintzatuta

Espainiako Gobernuko aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur Madrilen, eta horiek onartzeko ezinbestekoa dute EAJren babesa. Jeltzaleek ez dute bozkatuko dutenaren berri emanen azken momentura arte.


2018-05-17 | ARGIA
Estatuko aurrekontuen zuzenketak: azpiegitura handiak saritu dituzte EAJk eta PPk

EAJk eta PPk aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute 2018an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara 25 milioi euro bideratzeko Estatuko aurrekontuetatik; beste 24,5 milioi euro 2019rako eta 14,5 milioi 2020rako. Guztira, 64 milioi euro. Diruaren zati handiena AHTko obretara, portuetako lanetara eta ikerketaren garapenera bideratuko da.


2018-05-06 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


Mugen kontrolerako diru-partida hirukoiztu eta segurtasunarena %40 igoko du Europar Batasunak

Kohesio funtsei eta Nekazaritza Politika Bateratuari bideratutako partidak murriztuko dira, biak %5 inguru.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude