Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

  • Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.

"Nafarroa osoan bai! kantuaren bideoklipa (Nafarroa oinez)

2023ko ekainaren 14an - 09:19
Azken eguneraketa: 10:23

Andra Mari Ikastolako zuzendari pegagokikoak, Iñigo Orellak, kantak Nafarroan ikusten den euskararen zonifikazioa salatzen duela esan du aurkezpenean. “Nafarra osoan bai!” dio kantak, herri guztietarako ofizialtasuna eskatuz. Gainera, Oinez Txokoa programaren xehetasunak ere aurkeztu dituzte: Iruñean San Ferminetarako prestatu dituzten kontzertu eta ekintzak.

Joseba Tapia trikitilariak konposatu du musika eta Maddalen Arzallus bertsolariak egin du letra, nahiz eta bien arteko lana izan den. Beste hainbat musikarirekin ibili dira. Kantan: Nafarroako Olaia Inziarte, Nerea Erbiti eta Maider Ansa; Gipuzkoatik, Leire Letu eta Kristina Aranzabe. Musika-tresnekin: Jon Celestino tronpetarekin; Amets Aznarez, Eneko Urrestarazu eta Arkaitz Nagore tronboiekin; Ibon Irixoa saxofoiarekin; Iker Uriarte bateriarekin; Xanti Etxeberriak baxua eta soinu eta perkusio teknikari gisa Peio Skalari. Arbizuko Studio Bat!-ean grabatu zuten.

Aguraingo Dronetikan Airworks-ek egin du bideoklipa, Sakanako hainbat irudirekin. Ikastola Etxarri Aranatzen dago, baina ikasleak hainbat herritatik joaten dira eta beraz beste toki batzuetan ere grabatu dute, Arbizun, Arruazan edo Lizarragabengoan, adibidez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2022-10-30 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]


Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude