Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

  • Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko gonbitea egin digute, zuhurtziaz baina gogoz. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 15an - 07:45
Azken eguneraketa: 10:08
2015ean Baztanen egindako Nafarroa Oinezaren irudi bat. (Arg.: EITB)

Gaur Joseba Tristan zuzendariak eta Inma Lopetegi musika irakasleak egin digute harrera.

Hegan Oinez da aurtengo leloa.

Haiek esan digute  51 urte bete dituela ikastetxeak eta 623 ikaslek eta 400 familiak baino gehiagok osatzen dutela orain Lizarra Ikastola.

 

 

 

Argazkia: Euskalerria Irratia.

 

 

 

Urko Peral abestiaren egileetako bat eta antolakuntza taldeko kidea gurean izan da azalduz nola sortu zen kanta eta programazioaren berri eman digu.

 

 

 

Argazkia: Euskalerria Irratia

 

 

 

Haurrak ere izan ditugu solaskide saio berezi honetan. Amaiur, Aratz, Ioara eta Nahia.

 

 

 

Argazkia: Euskalerria Irratia

 

 

 

Garean Euskara Taldeko kide bat izan dugu, Alfredo Dufur, Mintzakide egitasmoko koordinatzailea Maite Diez, eta AEK-ko euskaltegiko kide bat, Ziortza Etxabe. Haiek azaldu digute nola dagoen euskara Lizarran.

 

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

Gaur egungo ikastolako guraso batzuk ikastolako ikasle ohiak ere badira. Iñigo Ugarte eta Ainhoa Ruiz dira haietako bi. Haien oroitzapenak eta oraingo ilusioez mintzatu zaizkigu.

 

 

 

Argazkia: Euskalerria Irratia

 

 

 

Kiko Escobar da Lizarrako Udal Euskara Teknikaria duela 31 urte. Euskaldun kopurua igo dela urte hauetan esan digu. Gaur egun biztanleen %14 euskaldunak dira eta %25 euskara gehiago edo gutxiago dakitenak.

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

Lizarra Ikastolan 2 urtetatik 16 urtera arte ikasteko aukera dago. DBHko laugarren maila bukatzen dutenek aukera dute Batxilergoa euskaraz egiteko Lizarran bertan, Institutu publikoan edota Iruñerrira etortzeko Paz de Ziganda edo San Fermin ikastoletan ikasteko. Gurekin Aitana Lopez, Izaskun Esparza, Maitane Etxarri eta Abib Diop izan ditugu.

 

 

 

Argazkia: Euskalerria Irratia

 

 

 

Euskalerria Irratiko saio guztia honako audioan entzun daiteke:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.


2022-10-30 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude