Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

  • Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara ereitera" joandako herritarrei, eta lanean aritu diren mila bolondresei. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak lekukoa eman dio hurrengo urtean jaia antolatuko duen Etxarriko Andra Mari ikastolari.

Milaka lagun kontzertuez gozatzen. (Argazkia: Nafarroa Oinez)

2022ko urriaren 17an - 09:58

Laugarren aldia izan da Tafallan Nafarroa Oinez egin dela eta aurten "Erdian Erein" lemapean antolatu du festa. Ia bi kilometroko hiri-zirkuitua prestatu dute eta lau eremuak (Hazi, Kimu, Sustrai eta Zuhaitz) jendez gainezka egon dira egun osoan zehar.

Paula Arregi ikastolako zuzendariak festaren biharamunean ARGIAri aitortu dio merezi izan duela esfortzu guztiak, eta errepikatuko lukeela Nafarroa Oinez antolatzeko eginkizuna. "Ohorea" izan da Arregirentzat ardura hori izatea, eta nabarmendu du horrelako festak antolatzeak erakusten duela "bide onetik" doazela: "Ez naiz inoiz aspertuko esateaz ikastola gabe ez ginatekeela egongo orain gauden momentuan euskarari dagokionez. Bidea zaila da, zaila da euskaraz bizitzea Tafallan, baina bide egokian goaz, eta jarraitu behar dugu ereiten eta ereiten, zeren gero uzta jasotzen duzunean merezi baitu".

Ikastolen jaietan ohikoa den Erronka lehiaketan parte hartu dute Nafarroako ikastoletako ikasleek eta San Fermin ikastolako taldeak irabazi du lehen saria, Tafallako Ikastolak bigarrena eta Baztan Ikastolak hirugarrena.

Argazkia: Nafarroa Oinez.

Jaiaren irekiera ekitaldian parte hartu dute Garcés de los Fayos Ikastolako zuzendari Paula Arregik, bertako presidente Aritz Azcaratek, Nafarroako Ikastolen Federazioko (NIE) lehendakari Elena Zabaletak, NIEko zuzendari Josu Reparazek, baita erakundeetako eta alderdietako ordezkariek ere.

Arduradunek Tafallako Ikastolaren euskararen aldeko ibilbide historikoa azpimarratu dute, eta ausardia eskatu diete eragile politikoei, ekintza zehatzen bidez ikastola honen proiektua finka dezaten, zonaldean kalitatezko euskarazko hezkuntzaren erreferente izaten jarraitu ahal izateko.

Bildu duten dirua aurten 52 urte bete dituen Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zorrei aurre egiteko baliatuko dute. Hori diote Berria egunkariak jaso dituen Paula Arregi ikastolako zuzendariaren hitzek: "Estutzen gaituzten eta lo egiten uzten ez diguten zorrei aurre egin nahi diegu".

Festaren irekiera ekitaldia. (Argazkia: Nafarroa Oinez)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.


2022-10-30 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude