Ekainaren 16an Iruñean egin zen Ezberdinen arteko konfiantza lantzen izeneko jardunaldiaren harira Eusko Ikaskuntzak argitaratu zituen artikuluek batzuen kritika negatiboa sortu eta, ondorioz, iritzia plazaratu dute zenbait hedabidetan. Honako hau Eusko Ikaskuntzaren Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza proiektuaren ardura daramagunon erantzuna da.
“Euskal Herri osoa hartzen duen erakundea” dela dio Eusko Ikaskuntzak eta hona behin eta berriro agertzen den zalantza: Euskal Herria euskaraz mintzatzen den herria, edo komunitatea, da soilik, ala Euskal Herria lurralde bat da? Erantzunak goitik behera aldarazten du euskal herritarraren ezaugarritzea: euskaraz mintzatzen den pertsona, lehenean; euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez (ez soilik, gure herrian hizkuntza aniztasuna handia baita) mintzatzen dena, bigarrenean. Badira ere zalantza nahiko modu errazean konpondu nahi dutenak: Euskal Herria lurraldea da, baina lurralde horretan euskara izan behar da hizkuntza nagusia (edo bakarra etorkizunean). Baina hirugarren proposamen horrek errealitatean dauka oztopo nabaria, herritarren bi heren ez baitira euskaldunak, eta orduan hasten dira zailtasun teoriko eta praktikoak, Nafarroa Garaian ederki islatzen direnak.
Zailtasun horiek ulertzen eta kudeaketa demokratikorako proposamenak egiten saiatzen ari gara. Izan ere, “Euskal Herriaren kezka eta erronka nagusiei etorkizunerako irtenbideak proposatzea” da Eusko Ikaskuntzak hartu duen zereginetako bat. Egia esan behar bada, irtenbideak proposatzea ere handinahitzat jo liteke kasu honetan, hain dago giroa nahasia eta tirabiratsua gai batzuetan. Horietako bat euskara da, jakina, eta gutxienez ondo ulertzea ezinbesteko ariketatzat jotzen dugu, nafar guztiak euskaldunak ez diren Nafarroa honetan.
"Euskararen kudeaketaren inguruan intentsitate handiko gatazka sortu da Nafarroa Garaian, edo sortu dute nafarrek, arrazoi soziologikoak, ideologikoak, politikoak eta batzuetan baita laboralak ere direla medio"
Hala da, euskararen kudeaketaren inguruan intentsitate handiko gatazka sortu da Nafarroa Garaian, edo sortu dute nafarrek, arrazoi soziologikoak, ideologikoak, politikoak eta batzuetan baita laboralak ere direla medio. Batzuek euskara euskal nazioaren ikur goren eta nagusi modura ikusten dute. Zer interes eduki dezakete euskaraz mintzatu ez, euskaratik urrun bizi, eta euskal nazioan sinesten ez dutenek? Zer interes edukiko dute espainiar nazioan sinesten dutenek? (Eta mereziko luke gogoratzea espainiar identitatea sentitzen dutenak euskal identitatea sentitzen dutenak halako hiru direla). Kasurik onenean, Nafarroaren ondarea delako, nolabait onartu bai, baina ez diote hausporik emanen euskarari (euskal nazioaren alde egitea delako). Eta kasurik txarrenean, ondo ezagutzen dugu. Kontra jokatzen da era pentsatu eta planifikatuan: administrazio askoren praktikan oztopoak jartzen dira nonahi; ideologikoki inposizioaz hitz egiten da; politikoki euskararen eta euskaldunen pribilegioekin amaitu beharra aipatzen da; kulturalki bazterketa edo interes eza nagusitzen dira... Ez da egoera lasaia, inondik inora. Nola konpontzen da arazo hori?
Euskara eta konfiantza Nafarroan izeneko artikuluan genioen bezala (eta horretara mugatzen zen artikulua), agerian jartzen da jarrera desberdinak daudela euskararen kudeaketaren inguruan, eta haietako bat “suminduena” izendatu genuen, euskara erasotua ikusten baitute Nafarroan, ezin onartuzko muga batera helduta. Jarrera garrantzitsua da, duten pisu teoriko eta sinboliko nabariagatik, baina nafar gutxiren ildoa da, inolaz ere nafar euskaldun guztiena, eta horrek apaldu egiten du bere eragina.
Teoria mailan, bestalde, ez da ageri ildo argi eta zentralik, eta horrek sakabanaketa teorikoa eragiten du. Elementu kontrajarriak erabiltzen dira: euskara nafar guztien hizkuntza izan behar da, eta espainiera inposatu egiten da, nahiz eta nafar gehienek, euskaldunak izan ez, eta gaztelania berezko hizkuntza gisa sentitzen duten; euskara despolitizatu egin behar da, inoren ikur ez dadin hartu; edo politizatu behar da, gizartean eragiteko; administrazioak eta alderdiek ez lukete politizatu beharko; edo alderantziz... Eskubideen auziak ere ez du argibiderik ematen: euskaldunen eskubideak bermatu behar dira Nafarroa osoan, baina gaur egungo errealitatea ikusita, benetan bermatu ezina aitortzen da…
Berriro esanda: euskararen kudeaketa arazo bihurtzen da, besteak beste, azpian nafarren nazio identitateen arteko gatazka dagoelako. Konpontzeko aukerez hitz eginda, ildo batzuek epe laburrean garaipen erabatekoa erdiestera joanen balira bezala jokatzen dute, baina praktikak kontrakoa esaten die behin eta berriro. Badago modurik gatazka hori bide demokratiko batera ekartzeko? Horretan ari da Eusko Ikaskuntza. Eta jabeturik gaude esker txarrekoa dela gure jarduna, horixe gertatzen baita gatazka dagoen guztietan. Gatazkaren zurrunbilora jaisteak, ordea, ez du esan nahi neutral jokatu behar dugunik. Are gehiago, aipatu artikuluan genioenez, ez dugu uste Administrazioa bera neutrala izan daitekeenik. Ezinbestekoa iruditzen zaigu, bestalde, joko demokratikoa pasioei gailentzea edo gatazka betikotu baino ez da eginen. Eta nafar herritarrek eurek esana da, etengabeko tirabira grinatsuak nekatu eta uxatu egiten du jendea, partaidetza eta eztabaida bultzatu beharrean.
Artikuluaren sinatzaileak: Txoli Mateos González, Amaia Nausia Pimoulier eta Julen Zabalo Bilbao,
Eusko Ikaskuntzaren Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza
proiektuaren Talde Eragileko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]