N-121-A: konponbideekiko engaiamendua edo arduragabekeriaz jokatzea

  • Pasa den igandean, martxoaren 1ean, Javier Remírez Apesteguía Nafarroako Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak. eta Bernardo Ciriza Pérez Lurralde-Kohesioko Kontseilariak, nolabaiteko harridura sortu zigun prentsa artikulu bat argitaratu zuten Nafarroako idatzizko hainbat hedabideetan.


2020ko martxoaren 11n - 09:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gure ustez, iritzi publikoa neutralizatzeko saiakera bat izan da, egunetik egunera ulertzen zailago eta justifikatzeko askoz zailagoa gertatzen den zerbaiten aurrean. Enpatiaz, lanaz, zorroztasunaz, konpromisoaz eta kostu- eraginkortasun ratioaz hitz egiten digute, zalantzarik gabe, hitz oso potoloak denak. Erraten digute, halaber, ez direla eroriko inprobisazioan, diskurtso errazean, edo demagogian. Hala ere, ez dute aukerarik galtzen beraien erantzukizunak bertzeen teilatuetan kokatzeko.

“Remirez eta Zirizaren idatzia iritzia publikoa neutralizatzeko saiakera bat izan da. Batetik, zorroztasunez hitz egiten dute, eta bertzetik, eskuak garbitzen dituzte ardurak bertzeei banatuz, 2+1a irtenbide hoberena dela saltzen saiatuz”

2+1a defendatzen dute N-121- A errepidearen irtenbide gisa, aldi berean, aurreko legegintzaldietako gobernuek hartutako erabaki teknikoen emaitza dela erranez (ausardia falta agerian gelditzen da). Alde batetik, zorroztasunaz hitz egiten dute, eta bestetik eskuak garbitzen dituzte ardurak bertzeei banatuz, 2+1a irtenbide hoberena dela saltzen saiatuz. Azken hau UPNren gobernuak 2014an egindako azterketatik ondorioztatzen dute. Lan honi Iruña-Behobia "interes orokorreko" N121-A errepidearen funtzionamenduari buruzko azterketa teknikoa deitu zioten. (“Interes orokorreko” kakotx artean jartzen dugu grazia egiten digulako adierazpen honek). Zer izango litzateke hola izango ez balitz...

Berehala adierazi dute obrak udan lizitatu eta urte amaieran hasiko direla, baina noiz bukatuko diren ez digute erraten (ausardia falta berriz).

Gobernua 62 kilometroak ahalik eta azkarren egokituta izateko lanean ari dela erratera mugatu dira. Kontuan izan behar dugu adibidez 2013an Uharteko saihesbidea onartu zela  eta oraindik ez dira eraikitzen hasi ere. Aurrekari honekin, 2+1 proiektu honekin zer espero dezakegu? 2017ko apirilean onartu zen, eta 2020ko apirilean deus mugitu gabe egonen da. Pentsatzeak bakarrik dardarka jartzen gaitu.

Bestalde, komeni da azpimarratzea iragartzen ari diren obrak lehen zatirako direla soilik, eta horretarako gaur egun ez dagoela aurrekontu-partidarik ere. Kalkulatutako 70 milioietatik, milioi 1 baino ez dago, Gobernuak iragan urtarrilean iragarritako gastua hain zuzen ere.

Prozesuaren izaera parte-hartzailea aditzera ematen dute, baina udalek gai horiek kudeatzeko etengabeko ahaleginak egin arren, oraindik ez dute ebatzi partikularrek nahiz udalek aurkeztutako 485 alegazioetatik bakarra ere.

Epe motzeko hainbat neurri ere aipatzen dizkigute, eta bada horien guztien gainetik nabarmentzen den bat: tunelen argiztapena hobetzea! Benetan kezkatzen al dituzte tunelek?

«Ez Belatek, ez Almandozek, ez Oieregik, ezta Sunbillak ere ez dute betetzen tunelen Europako segurtasun araudia. Administrazioaren edozein jarduera murriztailek arrazoituta egon behar duela gogorarazi digute. Gutxi iruditzen al zaizue Belateko eta Almandozko tunelak  trafiko astunak berak arriskutsu bihurtzea?"

Orduan hitz egin diezaiogun jendeari tunelei buruz. Ez Belatek, ez Almandozek, ez Oieregik, ezta Sunbillak ere ez dute betetzen Europako segurtasun araudia. Lehenengo biak, Sustapen Ministerioaren arriskuen analisiengatik, arrisku handiko tuneltzat jotzen dira. Badakizue zergatik? Horien kalifikazioa (bertzeak bertze) haiek zeharkatzen dituzten kamioi edo ibilgailu astunen arabera baloratzen delako. Erraza ulertzeko: zenbat eta kamioi gehiago arrisku handiagoa eta orduan eta kamioi gutxiago kalifikazio hobea, arrisku gutxiago alegia.

Oieregi eta Sunbillako tunelak, egokitze lanen ondoren, azterketa berriak pasa behar dituzte. Eta ezin dugu ahaztu lau tuneletan merkantzia arriskutsuak igarotzeagatik egin beharreko derrigorrezko arrisku azterketak egiteke daudela oraindik. Belateko eta Almandozeko tunelak legez kanpokoak eta arriskutsuak izango dira 2025. urtera arte, data hau aurreikusten delako tunelak bikoizteko epe bezala. Horrek erran nahi du horiek zeharkatzen jarraitu beharko dugula, bertze bortz urtez, Nafarroako Gobernua jakitun izanik ez dituztela beharrezko segurtasun-neurriak betetzen. Ez ditugu inondik inora ikusten zuek aipatzen dituzuen zorroztasun eta kostu-eraginkortasun ratioak. Tunelak bikoiztea (eskura ez dauden beste

100 milioi euro) noiz planteatzen da? Justu eta ustekabean Kanpo Arazoetako Ministerioak, Nafarroari, Europar Batasunak igorritako ez-betetze espediente bat luzatzen dionean. Horrek pentsarazten digu gehiago egiten dutela zigorren beldurragatik, arriskuen prebentzioagatik baino.Hori dela eta, Nafar Gobernuaren erabakia da (momentuz) nazioarteko trafiko astuna Leitzarango autobidera edo A-15era ez desbideratzea. Erabaki hori N-121-A errepidearen gorabehera aldakorren arabera berrikus daitekela, erraten digute... azken adierazpen honek haserretu egiten gaitu.

Zeren zain daude? Zeren beldur dira?

Gogorarazi nahi dizuegu joan den urtarrilaren 30ean parlamentuak mozio bat onartu zuela talde politiko guztien aldeko botoarekin, Navarra Sumarena izan ezik, abstenitu egin baitzen. Mozio horretan gobernuari eskatzen zaio "azter ditzala, bere zerbitzu juridikoen bidez, N-121-A errepidetik ibilgailu astunen zirkulazioa murrizteko edo mugatzeko hartu beharreko neurri posibleak, segurtasuna areagotzeko eta bide horretako ezbehar kopurua murrizteko helburuarekin". Iruñea Irunetik pasatuz Frantziarekin lotzen duen errepidea alegia,

Urtarrilaren 28an Nafarroako jauregian egindako bileran, mahai gainean jarri zuten egindako azterketek adierazten zutela 2019. urtean hilkortasunak beheranzko joera izan zuela, eta horrek zaildu egiten zuela neurriaren justifikazio juridikoa. 2020ko lehen bi hilabeteetan "bidearen gorabehera aldakorrek" joera iraultzea eragin dute. Bi hilabetetan iaz baino hildako gehiago izan dira. Eta orain zer?

Gogorarazten digute administrazioaren edozein jarduera murriztailek behar bezala arrazoituta egon behar duela, bertzela arbitrariotasunean eroriko bailitzateke. Motibazio eta arrazoi gutxi iruditzen al zaizue Belateko eta Almandozko tunelak oso arriskutsu bihurtzea trafiko astunak berak?

Azken lau urteetan gertatutako istripu hilgarrien arrazoiak aztertu ondoren, Foruzaingoaren polizia txostenek erantzukizunetik salbuesten dituzte kamioiak. Kontu jakina da heriotza eragin duten istripu gehienetan kamioiak inplikatuak egon direla. Hildakoak izan diren azken hiru istripuetan adibidez.

«Ez dugu hagitz ongi ulertzen inguruko garraiolari batzuek erakutsi duten erresistentzia, neurri horrek ez dielako inola ere eragiten. Izan zaitezte ausartak eta has zaitezte inguruan jatorririk eta helmugarik ez duen nazioarteko merkantzien trafiko astuna Leitzarango autobidetik desbideratzen, horretarako eraiki baitzen. Edo ez?"

Egia da beren erru bakarra leku desegokian adierazitako unean egotea izan zela, baina hori da kontua, hor daudela, arriskutsuak direla eta gehiegi direla. Haien hitzetatik ondoriozta daitekeenez, egunean 3.000 kamioi baino gehiago ibiltzeak ez du zerikusirik errepide hori Nafarroako ezbehar eta hilkortasun handienekoa izatearekin; hala bada (hala da), Nafarroako gidari txarrenak eta zuhurtzigabekeri handienekoak garelako baizik ez da. Gure ustez, beraien estatistika hotzetara mugatzea bide baten errealitatea ikusi nahi ez izatea da, zeina, horretarako batere prestatuta egon gabe, egunean milaka ibilgailu astunen joan-etorria jasaten baitu, eta horrek eragin eztabaidaezina du gainerako erabiltzaileen jokabidean.

Parte hartzen dugun foroetan errepikatzen dugun bezala, ez ditugu kamioilariak salatzen. Inola ere ez ditugu errepide honetatik zirkulatzeak dakarren arriskuaren erantzule egiten (bertatik dabilen edonori baino gehiago), are gehiago, gehienak profesional bikainak direlako ez balitz, errepide hau benetako erokeria izango litzateke. Hala ere, eta errepide honetan erabiltzaile guztien segurtasuna ahalik eta gehien bermatzen ez den bitartean, merkantzien nazioarteko trafikoa desbideratzeko beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Gure betebeharra da.

Bertzalde, ez dugu oso ondo ulertzen inguruko garraiolari batzuek erakusten duten erresistentzia, neurri horrek ez dielako inola ere eragiten; izan ere, une oro aipatu izan dugu murriztu beharko litzatekeena Nafarroan jatorria eta helmuga ez duten merkantzien nazioarteko zirkulazioa dela, bertze aukera bat dutelako, A-15 autobidea alegia. Neurri erraza, administrazioak bere gain har ditzakeen kostuekin, eta azkar betearazi ahal dena borondatea egonez gero. Eta oso kontuan hartzekoa: funtzionatzen ez badu, lehengora bueltatzeko aukera hor dagoela.

Badakigu gobernu honek herentzia historiko honekin topo egin duela, eta, beraz, ezin diegu erantzukizun osoa egotzi, baina beren esku dute egunero erabiltzen duten milaka erabiltzaileen larritasunarekin amaitzeko lehen urratsak ematea, eta, bereziki, zuzeneko eragina duen Nafarroako 29 udalerrietako biztanleena. Izan zaitezte ausartak eta has zaitezte inguruan jatorririk eta helmugarik ez duen nazioarteko merkantzien trafiko astuna Leitzarango autobidetik desbideratzen, horretarako eraiki baitzen. Edo ez?

 

Iritzi artikulua sinatu duten alkateak

Juankar Unanua (Igantzi), Ladis Satrustegi(Lesaka), Amets Inda (Sunbilla), Pedro Lezaun (Ezkabarte), Martin Pikabea (Ultzama), Joseba Otondo (Baztan), Mari Carmen Lizoain (Olaibar), Dabid Iturria(Arantza), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Aitor Elexpuru (Bera), Miguel Mari Irigoien (Etxalar), Xanti Uterga (Doneztebe), Ernesto Dominguez (Zubieta), Jabier Bereau (Ituren), Esther Lakasta (Basaburua), Natalia Rekarte (Donamaria), Miguel Angel Larraioz (Anue), Ane Otxandorena (Elgorriaga), Jaione Zabalo (Ezkurra), Alfredo Arruiz (Uharte), Isabel Baleztena (Lantz), Iñaki Estanga (Eratsun), Josu Zozaia (Urroz), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Andres Etxenike (Bertizarana).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude