BIDEOA | Ukabilkadaka amaitu dute Armeniako legebiltzarkideek

  • Maiatzaren 8an borrokan hasi dira Armeniako legebiltzarrean. Oposizioko buru Edmon Marukyanek hitzartzea amaitu berri duenean, agintean dagoen alderdiko Sasun Mikaelyan hurbildu eta zaplastekoa jo dio. Berehala mutur-joka hasi dira dozenaka politikari, Radio Free Europek informatu duenez.


2020ko maiatzaren 8an - 19:29
Armeniako legebiltzakideak borrokan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giroa berotu egin da Armeniako Asanblada Orokorrean, Erevan hiriburuan, Edmon Marukyan Armenia Argia oposizioko alderdiko buruak hitz egin ostean.

Marukyan gobernuko kideei egurra ematen ari zen pulpitutik, Sasun Mikaelyan gobernuko kidea bere eserlekutik oihuka hasi zaio. Azkenean biak elkarrengana hurbildu eta mutur-joka hasi dira. Horren ostean, nazioartean zabaltzen ari diren irudiak eragin dituzte legebiltzarkideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armenia
Eguneraketa berriak daude