Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portu Zuzendaritzakoak berriro ere Mutrikurekin gogoratu dira. Baina ez orain lau urte erre zen Kofradi Zaharra konpontzeko, ezta ere gaizki hasi eta gaizki bideratutako dikeko obrari gaur dagoen tokian ganorazko bukaera emateko.
Oraingoan ere, urtero bezala, Urola ibaian kokatuta dagoen ontziolak itsasontzi berria itsasoratu behar duenez, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak, denon diruarekin, dragatzeari ekin dio Zumaiako bokalean. Ondoren, Mutrikuko portuko bokalean hustuko dituzte handik ateratako hondakinak. Hondar garbia dela diote. Hainbeste urtez lantegien metal astun eta bestelakoez josita egon den Urola Ibaia bere bukaeran hondar garbia edukitzeak sinesgaitza egiten zaigu.
"2021. urtean itsasontzi bat ontzioletatik ateratzeko bokalea dragatu behar izana XIX. mendera eramaten gaitu berriro. Aldaketa klimatikoa, ingurumenaren zaintza, NEXT proiektu famatuak… Benetan prest al gaude?"
Argi geratu da Zumaiako Dike “autodragantea”-k ez duela bere lana egiten. Hala ere, 2021. urtean itsasontzi bat ontzioletatik ateratzeko bokalea dragatu behar izana XIX. mendera eramaten gaitu berriro. Aldaketa klimatikoa, ingurumenaren zaintza, NEXT proiektu famatuak… Benetan prest al gaude? Ez da urrutiegi joan behar aukerak badaudela jabetzeko. Urdaibaiko Biosfera erreserban kokatzen den Murueta ontziolako itsasontziak (Zumaian eraikitzen direnak baino dezente handiagoak) itsasoratzen dira inolako dragarik burutu gabe. Baina itsasontziari flotagailuak soldatu behar zaizkio. Eta gero kendu. Eta horrek kostu ekonomiko bat dauka. Baina horiek dira horrelako gune babestuan ontziolak kokatzearen betebeharrak. Gogoratu, Urolako itsasadarra “ES2120004 ‐ Urolako Itsasadarra” kontserbazio eremua da.
Mutrikuko portuko kanpoko bokalean botatzen diren hondakinak Mutrikuko sarrerako kanalean zabaltzen dira, urazpiko basamortu bat eratuaz. Honetaz gain, sakonera gehiago murrizten du portu historikoko sarrera oraindik ere arriskutsuagoa bihurtuz. Zumaiako ontziolari behin eta berriz draga lanak diru publikoz burutzeak Europako legedia betetzen al du?. Ez al da ezkutuko diru-laguntza?
Hilabete bukaeran dauzkagu marea biziak, oraindik garaiz gaude dragarik burutu gabe Zumaiako ontziolako itsasontzia itsasoratzeko, flotagailuak erabiliz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]
Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]
Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]
Bilboko Kafe Antzokian, hemen argitaratutako nire kolaborazioen bilduma den Zapalduon pedagogia liburuaren aurkezpenean, entzuleen arteko emakume batek bota zidan galdera. Ohikoak ditudan gaiak aletuz joana nintzen hitzaldian, eta Euskal Herriaren egungo egoeraren kezka jada... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.