Murrizketa sozialek pardelarekin uzten gaituztela salatu dute

  • ‘Murrizketa sozialen, gastu militarraren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ lelopean pardeletan gelditu dira Bilboko Kale Nagusian eskubide sozialen aldeko erakundeetako partaideak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 27an - 11:37

Berri Otxoak plataformako, gastu militarraren aurkako elkateko eta Abiadura Handiko Trenaren kontrako kideek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. ‘Murrizketen, gastu militarren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ leloarekin pardeletan jarri dira Kale Nagusiaren erdian.

Izan ere, bi egun barru, inozentaden eguna izango da, eta, hori aprobetxatuz bi metrodun “inozente panpinak” atera dituzte. Adierazi dutenez, beraientzako, baliabide ekonomikoak gastu militarrean edota AHT bezalako obretan gastatzea xahubide hutsa da.

Helburu sozialetan (osasungintzan, etxebizitzan, hezkuntzan… ) gero eta gehiago murrizten den bitartean, dirua horrelako obra handietan eta ekintza militarretan botatzen dela esan dute gaur goizean. Horrek, jendearen beharizanen kontra doala uste dute parte hartu duten kolektiboek, eta beraien herria, jarrera horrekin, pardeletan uzten dutela adierazi dute, era literal batean.

Horrez gain, EAEko Aurrekontuak onartu direla gogoratu dute. Aurrekontuetan, beste gastuen artean, Bergarako lotunea hobetzeko lanentzako, AHTrekin jarraitzeko eta industria militarrerako dirua dagoela esan dute. Bestalde, Bilboko Portuan gudarako armak  Arabia Saudira esportatzen jarraitzen dutela ere salatu eta trafiko horrekin amaitzea eskatu dute.

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude