Munilla apezpiku izango den herriko bizilagunek haren aurkako sinadura bilketa hasi dute

  • Valentziako Orihuelara lekualdatu dute José Ignacio Munilla apezpikua, baina bere “teoria homofobo eta antifeministak” gogoan, herriak ez duela apezpiku hori merezi eta sinadura bilketa abiatu du hainbat bizilagunek, alkateak ez diezaion egin gotzain berriei egiten zaien harrera tradizionala.


2021eko abenduaren 14an - 15:43
Azken eguneraketa: 16:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamabi urtez Donostiako apezpiku izan ostean, otsailean Orihuelan ekingo dio ibilbide berriari Munillak, Frantzisko aita santuak hala erabakita. Bertako hainbat herritarrek adierazi dute elizgizonaren “teoria homofobo eta antifeministak” ez datozela bat herriko errealitatearekin, “non elkar bizi diren erlijioa, LGBT+ eskubideak eta errespetuzko gizarte baten duintasuna”.

Munillak 2010ean ETB1en egindako adierazpen batzuk nabarmendu dituzte: homosexualitatea nahasmendua zela esan zuen orduan, eta berak hiru pertsona gay sendatzen lagundu zuela. Esandakoak zuzendu ezean edo sexu joera jakin bat izateagatik irainduak sentitu diren pertsonekiko errespetua adierazi ezean, alkateari eskatu diote ez diezaiola egin gotzain iritsi berriari dagokion arrera tradizionala.

Sinadura bilketa abiatu dute horretarako eta momentuz 250 lortu dituzte.

Euskal Herrian ere, hamabi urte hauetan Munillak izandako polemikak ekarri genituen gogora, feminismoarekin eta LGBTI komunitatearekin sartzeagatik eta Elizaren ondasunak hotel bihurtzeagatik, besteak beste. Gipuzkoako fededun katolikoekin ere izan ditu tirabirak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
2025eko maiatzaren 8
Hala bazan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!